Anjel Lertxundi idazleari emon deutse 2010eko Saiakeraren Sari Nazionala
2010-10-15 11:44 sariak-autortzak1994an Narratiba sailean izan zan finalista Espainiako Literatura Sarian, Otto Pette nobeleari esker. Ángeles González-Sinderen deia jaso dauenean, 'sorpresa itzela' hartu dauela autortu dau.
Anjel Lertxundi idazleak irabazi dau 2010eko Saiakeraren Sari Nazionala, Eskarmentuaren paperak obreari esker. Espainiako Gobernuko Kultura Ministerioak emoten dau, eta urtean genero bakotxean edozein hizkuntza koofizialetan publikautako obra onena saritzea dau helburu.
'Ez neban uste Espainiako Literatura Saria irabaziko nebanik, gitxiago saiakera sailean', esan dau Lertxundik, izan be, liburu hori bere ohiko lanetatik 'oso urrun dago'.
1994an Narratiba sailean izan zan finalista Espainiako Literatura Sarian, Otto Pette nobeleari esker. Ángeles González-Sinderen deia jaso dauenean, 'sorpresa itzela' hartu dauela autortu dau. 'Nire liburua irakurteko gogotsu dagoala esan deust', goraipatu dau.
Rogelio Blanco da sariaren epaimahaiaren burua. Ganera, Gregorio Salvador, Víctor Fernández, Sebastián García, Marta Pessarrodona, Alfonso Novales, Francisca Rubio, Santos Alonso, María Teresa Pascual, Estrella de Diego eta 2008 eta 2009ko sarien irabazleak, Justo Beramendi eta Manuel Reyes Mate izan dira beste epaimahaikideak.
Alberdania argitaletxearen arabera, autoreak bere buruaren ganean berba egiten dau Eskarmentuaren paperak lanean, baina helburua ez da autorea, bere ibilbidea 40 urtean jarraitu dauen irakurleagaz berbalditxua egin ahal izatea baino.
Anjel Lertxundik (Orio, 1948) euskeraz idatzi dau bere ibilbide osoan, nahiz eta lan batzuk, gero, gaztelaniara itzuli diran. Haur eta gazte literaturan oinarritu da, baina nobelak eta saiakerak be idatzi ditu. Euskerazko narratibearen iraultzaileetako bat izan da eta literatureagaz esperimentetako erabilten dau, herri siniskeran oinarrituta. Idatzi dituan lanen artean, Hunik arrats artean, Ajea du Urturik eta Goiko kale topau daitekez. Sariei jagokenez, 1983an eta 1992an, Euskerazko Narratiba Saria jaso eban eta 1999an, barriz, Literaturako Euskadi Saria Argizariaren egunak lanagaitik.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!