Jöel Lopez Astorkiza kazetariak irabazi dau Bilboko Barrea Umorezko Mikroipuinen Lehiaketea

Bizkaie! 2010-09-28 11:13   sariak-autortzak

Saritutako Raros en un tren kontakizuna, Hitchcock-en Extraños en un tren pelikuleagaz parekatzen da. Epaimahaiak, -Juan Bas, Carolina Ontivero, José Miguel Bonilla eta Pablo Martínez Zarracina idazleek osotutakoa- alkarrizketa oso biziak balorau ditu eta testuen maila literario handiagaz topau da erabagia hartzeko orduan.

Jöel López Astorkiza (Barakaldo, 1979) kazetari eta bloglaria izan da La Risa de Bilbao/Bilboko Barrea© Umorezko Literatura eta Umore Grafikoaren Nazinoarteko Lehen Asteak antolatutako Mikroipuin lehiaketearen eta bidaiaren irabazlea. Mikroipuinek umore giroa, bidaiak izan behar zituen berbagai eta gehienez 100 berbagaz osotu behar ziran.

Saritutako Raros en un tren kontakizuna, Hitchcock-en Extraños en un tren pelikuleagaz parekatzen da. Epaimahaiak, -Juan Bas, Carolina Ontivero, José Miguel Bonilla eta Pablo Martínez Zarracina idazleek osotutakoa- alkarrizketa oso biziak balorau ditu eta testuen maila literario handiagaz topau da erabagia hartzeko orduan.

Danetara, 327 ipuin aurkeztu dira Lehiaketara eta batzuk urrunekoak gainera: Perú, Cuba, Argentina edo eta Zelanda Barritik be.

Jöel López Astorkiza kazetari bizkaitarra, kirol sailean, kulturan eta politika sailetan ibilitakoa da prentsa idatzian, irratian zein telebistan. Film laburretarako zenbait gidoi idatzi ditu eta blog bat be badaukau: Cultura con jota (http://culturaconjota.blogspot.com/).

Arenaleko karpan, La Risa de Bilbao/Bilboko Barrea© Astearen amaierako ekitaldian, hamar ipuin finalistak irakurri eta irabazlearen izena ezagutarazo eben. Saria bi personarentzako Egiptora astebeteko bidaia izango da, Eroski Bidaiak-en lankidetzari esker.


Hona hemen, saritutako testua:

Raros en un tren (Jöel López Astorkiza).

En un viejo vagón de tren, una mujer busca un asiento libre. Encuentra uno al lado de un hombre inmerso en la lectura de un librito.
¿Está libre?
Bueno, divorciado, pero sí, estoy libre.
No digo usted, me refiero al asiento.
¿Eh?...ah!...supongo que sí. Perdone.
No se preocupe. Gracias.
Después de un instante, él deja el librito.
Le habré parecido un imbécil.
¿Por casarse?
No, por confundirme.
Bueno, por eso se divorció, ¿no?
La verdad es que me dejó ella.
Bueno, gracias a eso tenía el asiento libre.

La Risa de Bilbao/Bilboko Barrea© Juan Bas idazle bilbotarraren jatorrizko ideia da. Jazoera hau Europan antolatzen dan era honetako bakarra da eta genero honetako egilerik ezagunenak ezagutzeko aukerea eskaini deutso Bilboko publikoari, besteak beste, Tom Sharpe, Antonio Fraguas ‘Forges’, Michel Houllebecq edo Martin Amis.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu