Miguel Madariaga, Juan María Uriarte, Pete Cenarrusa eta Pilar Aresti 'Bizkaitar Argia-Ilustre de Bizkaia' izentau ditu BFAk
2010-06-01 02:00 sariak-autortzakTitulu hori da erakunde horrek 'gure lurralde historikoa eta bere balioak sustatzeko laguntzinoa emon daben partikular, pertsona juridiko, zerbitzu eta jarrerak, edozein jardueratan' bereizteko emoten dauen ohorezko esker ona.
Bizkaiko Foru Aldundiak Gobernu Kontseiluaren bileran 'Bizkaitar Argia-Ilustre de Bizkaia' izeneko lau titulu barri emotea erabagi dau. Titulu hori da erakunde horrek 'gure lurralde historikoa eta bere balioak sustatzeko laguntzinoa emon daben partikular, pertsona juridiko, zerbitzu eta jarrerak, edozein jardueratan' bereizteko emoten dauen ohorezko esker ona.
Oraingoan, titulu horren bitartez, saria jaso dabenak lau pertsona partikular izan dira: Miguel Madariaga, euskal txirrindularitzeari baldintzarik barik laguntzinoa emoteagaitik; Juan María Uriarte gotzaina; Estadu Batuetako Pete Cenarrusa politikaria, gurasoak bizkaitarrak dituana; eta Pilar Aresti, Euskadiko politikari eta gizarte- eta kultura-bizitzari oso lotuta dagoan emakumea, Bizkaiko aristokraziako familiarik zaharrenetako baten kide baita.
Lau izen horreek Foru Erakundeak emondako sarien aparteko zerrendak lotzen ditu, honako honeen antzera: Manu Leguineche kazetaria eta Radio Bilbao eta Cáritas Diocesana erakundeak; horreen tituluak 2008an egindako azken edizinoan emon ziran.
Esker on hori jaso dabe, baita, honako honeek: José Angel Sánchez Asiain, Pedro Toledo, Juan Ramón Urquijo, Ramón Rubial, José Ignacio López Arriortua. Marino Lejarreta, Dolores Ibarruri, Angel Galíndez, Marcelo Gangoiti, Joaquín Achucarro, Félix Ayo, Carmelo Bernaola, Ander Manterola edo Andrian Celaya. Bestalde, honako erakundeek be jaso izan dabe: Athletic Club, Basurtuko Ospitala, San Juan de Dios Ospitala, Txohiesa Erakundea, CEBEK Bizkaiko Enpresarien Konfederazinoa eta Jon Bilbao Fundazinoa.
1989tik, Bizkaiko Foru Aldundiak, Dekretu bidez, lurralde historikoko ohore eta sariak arautu izan ditu. Gero, 2008. urtean, 123/2008 Foru Dekretuak esker on horreen hasierako edukia aldatu eban: 'Emoteko espedienteak tramitetako ekimenak diputadu nagusiak berak, foru diputaduek eta Bizkaiko edozein erakunde edo entidade publikok zein pribaduk egin ahalko ditue, bai eta edozein herritarrek be, baldin eta eratutako sariak jasoko dituen merezidunen barri badabe'.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!