Azkue Literatur Sariak banatu ditue Bilbon
2009-03-16 14:21 sariak-autortzakA mailako narrazino arloan Maialen Watzinger azpeitiarrak irabazi dau lehenengo saria eta, olerki arloan, Ortzaizeko Elena Casirainek. B mailan, barriz, narrazino arloan Iraitz Ugalde lezoarrak irabazi dau eta, olerki arloan, Irati Mogollon herrikideak lortu dau lehenengo postua.
Gaur, martiak 16, Euskaltzaindiaren Bilboko egoitzan 2008ko Resurreccion Maria Azkue Literatur Sariak banatu ditue. Euskaltzaindiak berak eta Bilbao Bizkaia Kutxa Fundazinoak antolatzen dituen sari honeek idazle gazteak literatura mundura erakarteko asmoz sortutakoak dira.
Sariek bi lan mueta onartzen ditue: narrazinoa eta olerkia. Edadeari begira, bi maila dagoz: A maila, 11 eta 14 urte bitarteko gazteentzat; eta B maila, 15 eta 18 urte bitartekoentzat. Danetara, aurten 261 lan aurkeztu dira.
Urtero legez, aurten be literatura arloko adituek osotu ditue epaimahaiak, beti be Euskaltzaindiak izentauta. Aurtengo epaimahaikoak honeek izan dira:
A mailan: Yolanda Arrieta, Igone Etxebarria eta Antton Irusta.
B mailan: Joseba Butron, Jabier Kaltzakorta eta Kirmen Uribe.
Saridunak
A MAILAko sariak:
Narrazino arloan
Lehenengo Saria: 'Zabaletaren autobusa'. Egilea: Maialen Watzinger (Azpeitia - Gipuzkoa). Ikastetxea: Azpeitiko Urola Ikastola BHI. Laguntzailea: Mikel Sarasua.
Bigarren Saria: 'Tximiniako uso zuria'. Egilea: Libe Galdos (Zegama - Gipuzkoa). Ikastetxea: Beasaingo Loinazpe Institutua. Laguntzailea: Maria Jesus Iñarra.
Hirugarren Saria: 'Indiana Jons-en azken abentura'. Egilea: Maialen Akizu (Urretxu - Gipuzkoa). Ikastetxea: Iparragirre Institutua. Laguntzailea: Jexux Munduate.
Olerki arloan
Lehenengo Saria: 'Zuretzat'. Egilea: Elena Casirain (Ortzaize - Nafarroa Beherea). Ikastetxea: Kanboko Xalbador Kolegioa. Laguntzailea: Pruden Sudupe Azkune.
Bigarren Saria: 'Urtaroak'. Egilea: Lorea Bosc (Baiona - Lapurdi). Ikastetxea: Kanboko Xalbador Kolegioa. Laguntzailea: Pruden Sudupe Azkune.
Hirugarren Saria: 'Maitasuna beti ez da berdina'. Egilea: Oihane Zugarramurdi (Goizueta - Nafarroa). Ikastetxea: Andres Narbarte 'Xalto'. Laguntzailea: Olaia Lekuona.
B MAILAko sariak:
Narrazino arloan
Lehenengo Saria: 'Mendian gora'. Egilea: Iraitz Ugalde (Lezo - Gipuzkoa). Ikastetxea: Errenteriako Koldo Mitxelena Institutua. Laguntzailea: Jon Puy Mariezkurrena.
Bigarren Saria: 'Pareta bezain zuri'. Egilea: Iraitz Ugalde (Lezo - Gipuzkoa). Ikastetxea: Errenteriako Koldo Mitxelena Institutua. Laguntzailea: Jon Puy Mariezkurrena
Hirugarren Saria: 'Guzizco Jaun noble'. Egilea: Aritz Urrutia (Irurita - Nafarroa). Ikastetxea: Lekaroz-Elizondo BHI. Laguntzailea: Ion Gorrotxategi.
Maila honetan, epaimahaikoak ondoko lana argitaratzeko gomendioa emon dau:
-
'Charles Holmes eta Pergamoko bitxiak'. Egilea: Mikel Muñoz (Donostia - Gipuzkoa). Ikastetxea: Xabier Zubiri-Manteo BHI. Laguntzailea: Elena Alkiza.
Olerki arloan
Lehenengo Saria: 'Hego haizea'. Egilea: Irati Mogollon (Lezo - Gipuzkoa). Ikastetxea: Pasaia Lezo Lizeoa. Laguntzailea: Julen Ezkurdia.
Bigarren Saria: 'R.I.P. Poesia'. Egilea: Iraitz Ugalde (Lezo - Gipuzkoa). Ikastetxea: Errenteriako Koldo Mitxelena Institutua. Laguntzailea: Jon Puy Mariezkurrena.
Hirugarren Saria: 'Betiere'. Egilea: Leire Arenas (Azpeitia - Gipuzkoa). Ikastetxea: Ikasberri Ikastola. Laguntzailea: Marijo Urkizu.
Eta epaimahaikoak ondoko lana argitaratzeko gomendioa emon dau:
-
'Seme soldaduak amari'. Egilea: Mailen Dagorret (Itsasu - Lapurdi). Ikastetxea: Kanboko Xalbador Kolegioa. Laguntzailea: Pruden Sudupe Azkune.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!