Erein eta 'Donostia, Opera Prima' narratiba sarien laugarren edizinoaren irabazleak jakitera emon ditue

Bizkaie! 2009-03-18 13:04   sariak-autortzak
Irabazleak honako honeek dira:

'Erein' narratiba sariaren irabazlea: Joseba Gabilondo, 'Apokalipsia guztioi erakutsia' ipuin-bildumeagaz.

'Donostia, Opera Prima' narratiba sariaren irabazlea: Xabier Altube, 'Ihes-Lerroak' nobeleagaz.

Erein eta 'Donostia, Opera Prima' narratiba sarien laugarren edizinoaren irabazleak jakitera emon ditue Donostiako Udaletxeko Udalbatza Aretoan egin dan ekitaldian. Aurtengo lehiaketan aurkeztutako lanek maila ona emon dabela adierazo dabe antolatzaileek eta epaimahaiaren egitekoa ez dala erraza izan mahai ganean izan dituen lanen kalidadea kontuan hartuta. Irabazleak honako honeek dira:

'Erein' narratiba sariaren irabazlea: Joseba Gabilondo, 'Apokalipsia guztioi erakutsia' ipuin-bildumeagaz.

'Donostia, Opera Prima' narratiba sariaren irabazlea: Xabier Altube, 'Ihes-Lerroak' nobeleagaz.

Erein narratiba sariaren irabazleak Alvaro Matxinbarrenaren 'E-Z/3' artelana eta 12.000 euro jasoko ditu eta 'Donostia, Opera Prima' narratiba sariaren irabazleak Koldobika Jauregiren 'Eskua' artelana eta 4.500 euro. Sari horreez gan, Erein argitaletxeak lanak argitaratuko ditu apirilaren 23rako, Liburuaren Nazinoarteko Egunerako.

Erein argitaletxeak eta Donostiako Euskararen Udal Patronatuak euskerazko literaturea sustatzeko helburuagaz sortu zituen narratiba sari honeek. 'Donostia, Opera Prima' sarian ganera, sustapen lan hori gazte eta inoiz lan bat argitara emon ez dabenen artean egin gura da, 2009an 35 urte edo gitxiago dituenak edota, edozein dalarik bere edadea, narratiba libururik argitaratu ez dauenak parte hartu ahal dau eta.

Bi urtean behin antolatzen dan sariketea da. Aurreko edizinoan, 2007koan, Karlos Linazasoro tolosarraren 'Diotenez' lanak lortu eban Erein narratiba saria. 'Donostia, Opera Prima' narratiba saria Aitziber Etxeberria Garrok irabazi eban '31 baioneta' nobeleagaz. Zarauztarrak bigarrenez eskuratu eban sari hau, 2003an 'Tango Urdina' izeneko lanagaz irabazi ostean.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu