Pablo González de Langarikarentzat Urrezko Luma saria
2009-06-10 11:45 sariak-autortzakAurtengo udabarrian 30 urte bete dituan 'Zurgai' poesia aldizkariko zuzendari eta bihotz eta arimea dan Pablo González de Langarika bilbotarrak jaso dau gaur Urrezko Luma saria Bilbon, Liburu Azokearen barruan.
Aurtengo udabarrian 30 urte bete dituan 'Zurgai' poesia aldizkariko zuzendari eta bihotz eta arimea dan Pablo González de Langarika bilbotarrak jaso dau gaur Urrezko Luma saria Bilbon, Liburu Azokearen barruan. Josune Ariztondo BFAko Kultura diputaduaren eskutik jaso dau Urrezko Luma saria.
'Poesia y ecologia' izenburuko lehenengo alearen ondoren, Zurgai aldizkariaren ale asko monografikoak izan dira, autore zehatzei eskainitakoak, Blas de Otero, Bitoriano Gandiaga..., zein gai zehatzei eskainitakoak, berbarako, umeen poesiari eskainitako alea, Nerbioi ibaiadarraren inguruan egindako poesiari eskainitakoa, Europako herrialdeetan egindakoari...
Poesia sortu barriari toki zabala eskaintzen jako aldizkarian, baina horrezaz gan, hausnarketarako eta informazinorako tartea be egoten da. Gainera, ilustrazinoek garrantzia handia hartu dabe azken aldion. Aitagarria, orain bi urtetik hona, Interneten be badagoala Zurgai (www.zurgai.com).
Pablo González de Langarika Bilbon jaio zan 1947ko zezeilaren 9an. 'Poetas por su pueblo' taldeko kidea da eta 1981etik 'Zurgai' aldizkariko zuzendaria. Argitalpen desbardinetan kolaboratzaile ibili da: 'Bahía', 'Pamiela', 'Malku', 'Arbola' eta bestalakoetan. Hiru liburu argitaratu ditu: 'Canto terrenal' (Bahía Saria, 1975), 'Contra el río de las sombras' (Egilearen arg., 1976) eta 'Del corazón y otras ruinas' (Alonso de Ercilla Saria, 1985). Argitaratu barik dagozan bere bi liburugaz, 'De ríos, tardes, musgos, arrecifes...' eta 'Los ónices de Onan', 'Nacional de Yecla' (1984) Saria eta 'II Certamen de Poesía Erótica' Sariak irabazi zituan hurranez hurran, 'La Galleta del Norte' literatur tailerretan.
Zilarrezko luma saria
Eduardo Mendoza idazle kataluiniarrak Bilboko liburu Azokearen Zilarrezko Luma jaso eban atzo, 2008an haren liburua saldu zalako gehien azokan, 'El asombroso viaje de Pomponio Flato' (Seix Barral) hain zuzen be.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!