Bibebarrieta Kulturguneak Blanca Sarasua poeta bilbotarra omenduko dau

Bizkaie! 2009-01-27 17:33   sariak-autortzak

'Música de aldaba' liburuaren aurkezpena izango da omenaldiaren edukia, izan be, XIX. San Juan de la Cruz Nazinoarteko Poesia Saria irabazi dau oraintsu Sarasuak obra horregaz , 6.000 eurogaz eta lanaren argitalpenagaz saritua izan dana.

Udaleko Kultura eta Hezkuntza sailaren menpeko Bidebarrieta Kulturguneak, letrak eta literatura sustatzeko guneak, zenbait ekimen antolatu ditu Alde Zaharreko izen bereko liburutegian eta oraingoan, Blanca Sarasua San Juan de la Cruz Nazinoarteko Poesia Saria irabazi barri dauen bilbotarrari omenaldia eskainiko jako bihar, hilak 28, arratsaldeko 19:30etan.

'Música de aldaba' liburuaren aurkezpena izango da omenaldiaren edukia, izan be, XIX. San Juan de la Cruz Nazinoarteko Poesia Saria irabazi dau oraintsu Sarasuak obra horregaz , 6.000 eurogaz eta lanaren argitalpenagaz saritua izan dana. Saioak bertoko beste bi poeten parte-hartzea izango dau, José Fernández De la Sota eta Pablo González de Langarika, Zurgai aldizkariko zuzendaria azken hau. Ondoren, Daniela Bartolomek liburu saritutik zenbait olerki errezitauko ditu.

Blanca Sarasuak (Bilbao, 1984) ondorengo liburuak argitaratu ditu: 'Cuando las horas son fuego' (1984), 'El cerco de los pájaros' (1986), 'Ático para dos' (1989), 'Ballestas contra el miedo' (1990), '¿Quién ha visto un ambleo?', (1994), 'Rótulo para unos pasos' (1997) y 'La mirada del maniquí' (2000). San Juan de la Cruz Nazinoarteko Poesia sariaz gan, Arabako Diputazinoaren Ernestina de Champourcin saria (1990), Bartzelonako Raimundo Ramírez de Antón de Terrassa Saria eta Valladolideko Sarmiento y el Francisco Javier Martín Abril Saria eskuratu ditu. 'Poesía en Bilbao' antologian be parte hartu dau (Gerión Argitaletxea, 1985 eta Laida 1991), 'Mujeres y café' (Torremozas Argitaletxea, 1995) eta 'Bilbao Verso a Verso' (Bilboko Udala, 2001). Literatureari buruzko zenbait aldizkaritan be parte hartzen dau, besteak beste, Zurgain edo Amimalian.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu