Bilboko Artelan Berreginen Museoak 47 urtez museoan pintura irakaslea izan dan Manuel Balsa 'El Ruso' omenduko dau
2009-03-12 10:20 sariak-autortzakBerreginen Museoak izandako eraldaketan partaidetza aktiboa izan dau irakasleak, eta horregaitik, Bizkaiko Foru Aldundiak eta Bilboko Udalak 'El Ruso'-k egindako lana eskertzeko jentaurreko omenaldi hau antolatu dabe.
Bilboko Artelan Berreginen Museoak Manuel Balsa 'El Ruso' omenduko dau martiaren 17an jentaurreko ekitaldi batean. Balsak 47 urte daroaz marrazki eta pintura ikastaroak emoten museoan, eta adituen arabera, Euskadiko irakasle ospetsuenetarikoa da diziplina honetan.
Ekitaldia eguerdiko 12:00etan hasiko da museoan bertan, eta Balsaren zenbait margolanen erakusketa zabaldu ondoren, omenaldia eskaintzeko izango dan aire libreko akuarela lehiaketarako deialdia egingo da. Lehiaketeak bere izena izango dau eta urtero egingo da, museo bilbotarreko arduradunek azaldu dabenez.
Ia mende erdian zehar Balsak emon dituan marrazki eta pintura ikastaroetatik arte ederretako pintore, arkitektu eta irakasle ezagunetatik hasi eta ardura artistikoa daben erretirautakoak zein etxekoandreak igaro dira. Denpora honetan zehar, Berreginen Museoak izandako eraldaketan partaidetza aktiboa izan dau irakasleak, eta horregaitik, Bizkaiko Foru Aldundiak eta Bilboko Udalak 'El Ruso'-k egindako lana eskertzeko jentaurreko omenaldi hau antolatu dabe.
Horrezaz gan, omenaldiaren egunean bertan, Balsak oraindik erakusgai jarri bako zenbait margolanen erakusketa zabalduko da, eta apirilaren 19ra arte egongo da ikusgai. Era berean, gorago aipatu bezela, Manuel Balsa 'El Ruso' I. Aire Libreko Akuarela Lehiaketea antolatu da; bagilaren 21ean egingo da eta hiru sari banatuko ditu: 1.000 euro akuarela onenarentzako; 500 bigarrenarentzako eta 250 hirugarrenarentzako.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!