Bi euskal lanek irabazi dabe ACT Eszena Sortzaile Barrien Nazinoarteko Jaialdia

Bizkaie! 2007-06-11 02:00   sariak-autortzak

Danetara, 21 izan dira lehiaketan parte hartu daben lanak, ‘eta bost kontinentetako eszenazaleek barriro be antzerkia eta dantzak bizirik dirautela baieztatu deuskue, gazteak gogor datozela lanotan arriskatuz eta lengoaia barriak bilatzeko ikertzen dabela publikoa hunkitzea lortuz hizkuntzearen arazoa baztertuz’, azaldu dabe.

Bi euskal lanek irabazi dabe Bizkaiko Antzerki Ikastegiak (BAI) antolatu dauen ACT Eszena Sortzaile Barrien Nazinoarteko Jaialdia. Antolakuntzako iturrien arabera, 3.500 ikusle inguru eta 300 partaide hurreratu dira Barakaldo Antzokia, Bilborock-La Merced, Kafe Antzokia eta Clara Campoamor kultur zentrora.

Danetara, 21 izan dira lehiaketan parte hartu daben lanak, ‘eta bost kontinentetako eszenazaleek barriro be antzerkia eta dantzak bizirik dirautela baieztatu deuskue, gazteak gogor datozela lanotan arriskatuz eta lengoaia barriak bilatzeko ikertzen dabela publikoa hunkitzea lortuz hizkuntzearen arazoa baztertuz’, azaldu dabe.

Ana Serna dantzari eta koreografoa eta epaimahaiaren bozeroaileak adierazo dauenez, aurten lehiaketara aurkeztu diran lanen kalidade altua dala-eta, Andrew Loreto (Director de Chol Theatre-ko zuzendari eta Nazinoarteko Sortzaile Barrien Maratoiaren bultzatzaile), Irantzu Azpeitia (Artez aldizkariko kazetaria) eta Nina Fajdigak (Amsterdamgo SNDO eskolako koreografia lizentziadun, eta hirugarren edizinoko irabazleetako bat) osotutako epaimahaiarentzat oso gatxa izan da erabagi bat hartzea.

Horregaitik, sari nagusiaz aparte, aitamen berezi bat eskaini nahi izan dabe, Marta Navaridas donostiarrarentzat eta Alexander Deutinger alemanarentzat, ‘Look at them now’ dantza lanagaitik. Obrak zoora edo antzokira joatearen arteko parekotasunak margotzen ditu.

Sari nagusia, barriz, Deja bu panpin laborategia talde errenteriarrari emon jako, ‘Covec nije tica’ lanagaitik, panpin handiak eta aktoreak nahasten dituan lan sentibera bezain kalidade onekoari. Irabazleek 1.500 euro eta datorren urtean ACTera lan barri bat ekarteko aukerea irabazi ditue.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu