Katixa Agirre eta Irati Jimenez Igartza Sarietan irabazle

Bizkaie! 2007-09-10 02:00   sariak-autortzak

Igartza Sarien X. edizinoan Katixa Agirre gazteiztarrak irabazi dau lehen saria. Edozelan be, aurtengo lanen maila eta kalidadea ikusirik, Igor Estankonak, Xabier Etxeberriak eta Karmele Jaiok osotutako epaimahaiaren erabagiz, Irati Jimenez bizkaitarrak akzesita jaso dau

Igartza Sarien X. edizinoan Katixa Agirre gazteiztarrak irabazi dau lehen saria. Edozelan be, aurtengo lanen maila eta kalidadea ikusirik, Igor Estankonak, Xabier Etxeberriak eta Karmele Jaiok osotutako epaimahaiaren erabagiz, Irati Jimenez bizkaitarrak akzesita jaso dau.

Elkar argitaletxeak, Beasaingo Udalak eta CAF enpreseak idazle gazteak laguntzeko antolatutako sarietan, aurten hamairu proiektu aurketu dira, epaimahaiaren esanetan, bataz beste kalidade handiko lanak.

Sari nagusia, 6000 euroko laguntzinoa eta lana argitaratzeko konpromisoa da eta, esandako moduan, Katixa Agirrek irabazi dau 'Etxetik irten gabe' ipuin bildumearen proiektuagaz. Etxea gertalekutzat izango daben ipuinak idazteko asmoa azaldu dau idazle gazteiztarrak, bizilekuaz gan, beste hainbat esanahi baititu etxeak: kanpoko erasoen aterpea, intimidadearen gotorlekua, maitasunerako habia, bakardadearen eremua...

Beste alde batetik, Irati Jimenezek 3000 euroko akzesita eta liburua argitaratzea irabazi ditu 'Ezinean ostatua' eleberriaren proiektuagaz. Hainbat pertsonaia eta istorio gurutzatzen diran kontakizuna izango da hau: Martin, hamabost urteren buruan Bilbora itzultzen dan argazkilaria, bere argazki askotan ezezagun bata errepetiduten dala jaubetuko dana; Nora, bere amama Risagaz bizi dan irrati-esataria, gauez bere ahotsez entzuleak liluratzen dituana eta familiako misterio bat argitu nahiko leukeana... Errealidadeabeta fantasia eskutik bezela doaz, irakurleak sorgintzeko besteko idazkera ederraren bitartez.

Bi irabazleek urtebeteko epea izango dabe euren lanak plazaratzeko. Igartza Saria egungo literaturan pisua daben hainbat idazlek irabazi dabe, berbarako, Xabier Etxeberriak, Unai Elorriagak eta Julen Gabiriak.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu