Bettina Kreutz, Bidaiarien Txokoa II. Postal Lehiaketearen irabazlea

Bizkaie! 2007-09-26 18:56   sariak-autortzak

Bettina Kreutz gorliztarraren lana Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailak antolatutako lehiaketa honetara aurkeztu diran 51 postalen artean aukeratu da.

Bettina Kreutz gorliztarraren lana Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailak antolatutako lehiaketa honetara aurkeztu diran 51 postalen artean aukeratu da eta sari modura Asturiasko nekazaritza-turismo etxe batean hiru egunetako egonaldia (bi gau, mantenu erdian) eta diploma jasoko dau.

Beduinoen filosofia adierazoten dauen postal batek irabazi dau Bilboko Kultura eta Hezkuntza Sailak 4. barrutian antolatu dauen Bidaiarien Txokoa programearen II. Postal Lehiaketea. Nuweiba inguruko hondartza bateko taberna sarrerako kartela erakusten dau lanak: beduino baten irudiagaz batera Beduinoa / basamortua bezain gogorra/ itsasoa bezain leuna / haizea bezala mugituz/ betirako aske testua irakur daiteke bertan. Eroski Bidaiak babestuta, Asturiasko nekazaritza-turismo etxe batean hiru egunetako egonaldia (bi gau, mantenu erdian) eta diploma bat jasoko ditu Bettina Kreutz egileak.

Bestalde, Leire Astorkiza urduliztarrak, Canon A-620 argazki kamera digitala eta diplomea irabazi ditu Galiziako Carnota hondartzako postalagaitik, Ikatz Argazkilaritza eta Irudiari esker.

Joan dan urteko irabazle Eugenio Lasarte bilbotarraklortu dau lehiaketearen hirugarren saria. Kasu honetan Fuerte de García de Ávila. Salvador de Bahía izeneko postala aurkeztu dau eta Elkar Megadenda liburu-dendako bidai materialen 90 euroko lotea eta diplomea jasoko ditu.

Urriaren 3an banatuko dira postal lehiaketako sariak, Begoñako Udaltegian 19:30etan izango dan ekitaldian. Bidaietan adituak diran bi personek osotutako epaimahaiak erabagi ditu sariok eta irudiaren originaltasuna zein testuaren idazketea balorau dabe. Esangura horretan, aurkeztutako lanen kalidadea eta gaien bariedadea azpimarratu dabe, konposizinoen orijinaltasunagaz batera. Izan be, aurkeztutako 51 postalen artean 39 izan dira lehiaketarako beren-beregi sortutakoak.


Erakusketea

Aurkeztutako postalen aukerake bat egongo da ikusgai Begoñako Udaltegian, urriaren 1etik 11ra bitartean, Bidaiarien txokoa programearen laugarren edizinoagaz bat etorrita. Erakusketearen ordutegia: 09:00etatik 21:00etara.


Bidaiarien txokoa

Laugarren edizinoa egingo dau aurten Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailak Radio Euskadiren laguntzinoagaz antolatzen dauen programa honek eta 1300 persona baino gehiagok hartu eben parte joan dan urteko ekintza desbardinetan.

Bilboko 4. Barrutian (Bolueta, Santutxu eta Begoña auzoetan) garatzen da Bidaiarien Txokoa, eta berbaldiak, ikus-entzunezkoak, erakusketak eta kontzertuak izango dira.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu