Euskaltzaindiaren eta BBKren Literatur Sariak 2007 banatu ditue

Bizkaie! 2007-12-17 16:50   sariak-autortzak

Txomin Agirre eleberri- edo nobela-saria emon barik geratu da. Toribio Altzaga antzerki-saria Pablo Barriok eskuratu dau 'Kontrako bidean' izeneko lanagaz. Felipe Arrese Beitia olerki-saria Karmele Igartuaren 'Hitzak orbainetan' lanarentzat izan da. Azkenik, Mikel Zarate saio-saria Julen Arriolabengoaren 'Euskara Ibarguen-Cachopin kronikan' lanak irabazi dau.

Euskaltzaindiak eta Bilbao Bizkaia Kutxa Fundazinoak urtero antolatzen ditue alkarregaz nobela, antzerki, olerki eta saiakera sariak. 2007. urteari jagokozan irabazleen izenak jakinarazo dira gaur, abenduak 17, egin dan prentsaurrekoan; sari-emotea be leku berean izan da, Euskaltzaindiaren egoitzan, Bilbon.

Honako honeek dira aurtengo deialdiko irabazleak eta epaimahaikideak:

Txomin Agirre eleberri- edo nobela-saria: emon barik geratu da.
Epaimahaikideak: Sebastian Gartzia Trujillo, Ur Apalategi eta Iratxe Retolaza.

Toribio Altzaga antzerki-saria: Pablo Barrio Ramirez. Lana: 'Kontrako bidean'.
Epaimahaikideak: Eugenio Arozena, Daniel Landart eta Patri Urkizu.

Felipe Arrese Beitia olerki-saria: Karmele Igartua Bengoa. Lana: 'Hitzak orbainetan'.
Epaimahaikideak: Jon Kortazar, Mikel Lasa eta Lourdes Otaegi.

Mikel Zarate saio-saria: Julen Arriolabengoa Unzueta. Lana: 'Euskara Ibarguen-Cachopin kronikan'.
Epaimahaikideak: Adolfo Arejita, Antton Aranburu eta Iñaki Aldekoa.


Pablo Barrio: Toribio Altzaga Saria. Antzerkia.

'Kontrako Bidean' izeneko lanagaz irabazi dau Pablo Barriok Toribio Altzaga Saria. Barrio Agurainen (Araba) sortua da, 1958an. Txikitatik Gipuzkoan bizi da, Lasarte-Orian. Enpresa Zientziatan lizentziaduna izan arren, irakasle moduan ibili da urte askoan. Orain dala lau urte be, 'Ama, hor al zaude?' lanagaz, sari hau berau irabazi eban.


Karmele Igartua Bengoa: Felipe Arrese Beitia Saria. Olerkia.

'Hitzak Orbainetan' izeneko lanagaz irabazi dau Karmele Igartua Bengoak Felipe Arrese Beitia Saria.

Igartua Aretxabaletan jaioa da, 1959an. Irakaslea da herriko eskolan. 2005. urtean Bergarako Idazle Eskolan izena emotea iturri bat zabaltzea izan zan. Ordutik, artikulu batzuk argitaratu ditu Mugalari, Nabarra edo Administrazioa Euskaraz aldizkarian. www.idazten.com webgunean irakur daitekez testu batzuk.


Julen Arriolabengoa Unzueta: Mikel Zarate Saria. Saiakerea.

'Euskara Ibarguen-Cachopin kronikan' izeneko lanagaz irabazi dau Arriolabengoak Mikel Zarate Saria.

Arriolabengoa Aramaion jaioa da, 1960an. Euskal Filologian doktorea da, EHUn, Joseba Lakarraren zuzendaritzapean. Tesiaren izenburua: Ibarguen-Cachopin Kronika, edizioa eta azterketa (Gasteiz, 2006ko abenduan). Orain, euskera irakaslea da, Iruneko Hizkuntz Eskola Ofizialean.

Honako liburuak argitaratu ditu: literatur arloan, 'Julia dinotsut' (Labayru, 1985); 'Euskal letren dantza' (Hordago, 1984) (Kandela literatur taldean); 'Kandela baten argitan' (Idatz & Mintz 8. 1984); Kandela aldizkarian kolaborazinoak. Honako ikerketa-lanak be kaleratu ditu: 'Erdi Aroko kanta ezezagunak Ibarguen-Cachopin kronikan' (1996, ASJU); eta 'Lope Agirreren biografiarako datu berriak' (Karmel, 2001).

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu