Euskaltzaindiak eta Elantxobeko Udalak Imanol Berriatua omenduko dabe zapatuan

Bizkaie! 2014-07-16 10:49   sariak-autortzak

Aurten beteko dira 100 urte Imanol Berriatua jaio zala, hori dala eta, garagarrilaren 19an, bere omenezko jardunaldia egingo dabe Euskaltzaindiak eta Elantxobeko Udalak. Ekitaldia 11:00etan hasiko da, Elantxobeko Gorgonio Renteria Kultur Etxean.

Aurten beteko dira 100 urte Imanol Berriatua jaio zala, hori dala eta, garagarrilaren 19an, bere omenezko jardunaldia egingo dabe Euskaltzaindiak eta Elantxobeko Udalak. Ekitaldia 11:00etan hasiko da, Elantxobeko Gorgonio Renteria Kultur Etxean.

Lehenengo, Imanol Berriatuaren bizitzeari buruzko erakusketa birtual bana eskainiko dabe Xabier Kintanak eta Pruden Gartziak eskutik. Gero, 12:30ean, Talaian Koldo Olagibel alkatearen sarrera-berben ostean, Juan Luis Goikoetxeak eta Xabier Kintanak berbaldiak egingo ditue, eta amaieran Andres Urrutia euskaltzainburuak agur-berbak esango ditu.

Handik ordubetera, Talaiako goialdean, ohorezko aurreskua jantzan egingo dabe eta Berriatuaren omenezko plakea aurkeztu. 14:30ean herri bazkaria eskainiko da, Tinglaupean.

Imanol Berriatua Elantxoben jaio zan, 1914ko abenduaren 24an eta Jerusalemen hil, 1981eko irailaren 15ean. Gaztetatik joan zan Gernikara biziten. Foruan hasi zituan eleiz-ikasketak, frantziskotarren komentuan. Teologia ikasi eban Arantzazun.

Gerra Zibilak hasi eta iges egin eban. Kubara joan, eta han, Habanan, abade egin zan. 1950ean bueltau zan Euskal Herrira eta hainbat euskaltzalegaz hasi zan harremanetan, Federico Krutwigegaz batez be. Grekoa, hebreera, ingelesa, eta alemana hitz egiten zituan besteren artean. Anaitasuna aldizkaria sortu eban 1953an.

Bermeoko komentuan bizi izan zan. Arrantzaleen kapilau izan zan eta eurekaz joan izan zan itsasora, afrikar portuetan izapide kontuetan laguntzea emoteko. Bilbon bizi zala, 1967tik aurrera, euskerearen inguruko ikerketa lana sakondu egin eban. Israelera joan zan gero, eta euskerearen metodo eta irakaskuntza arloan ekarpen handia egin eban. Euskaltzaindiak 1961eko abuztuaren 25ean euskaltzain urgazle izentau eban.

Imanol Berriatuaren ganeko informazino zabala, hemen.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu