Xabi Aburruzagak Ortigeirako jaialdiko Runas lehiaketea irabazi dau

Bizkaie! 2014-07-21 15:17   sariak-autortzak

Musikari portugaletetarrak zuzentzen dauen taldeak Ortigeirako folk musika jaialdiko Runas sariari esker 5.000 euro jasoko ditu eta datorren urteko jaialdian parte hartzeko aukerea izango dau. Igaz, zemendian, Geure bere hirugarren diskoa kaleratu eban Xabi Aburruzagak.

Eguenean jo eben Xabi Aburruzaga trikitilariak eta taldeak Ortigeirako jaialdian, eta Geure disko barria izan zan emonaldiko ardatza. Danetara 35 taldek hartu eben parte. Epaimahaia Pepe Vaamonde eta Manuel Garrido gaita-jotzaileak eta Diego Maceiras akordeoilariak osotu dabe. Cuarteto Caramuxo eta Tiruleque talde galiziarrak be finalera ailegau ziran.

Tradizinoa eta modernidadea buztartu ditu Aburrizagak Geure beharrean. Hamahiru kantetatik, lauk berbak ditue, eta ganerakoak instrumentalak dira. Unai Elorriaga, Kirmen Uribe, eta Iñaki Aurrekoetxea izan dira letragileak. Bidaiak, bizipenak eta eguneroko bizimodua dira abestien iturria. Horrela azaltzen eban diskoaren edukia prentsaurrekoan aurkeztu ebanean: Ez dot ahaztu nondik natorren, trikitilaria naz ni. Trikitia beste tresna batzuekaz aberastu dogu disko honetan, baina esentzia galdu barik.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu