Julian Barnes idazleak jaso dau V. Bilboko Barrea-BBk Saria

Bizkaie! 2014-10-13 13:02   sariak-autortzak

Tom Sharpek, Francisco Ibañezek, Ismail Kadarek eta Robert Crumbek jaso eben saria aurreko edizinoetan, eta 2014ko honetan Julian Barnes idazle britainiarrak eskuratu dau Bilboko Barrea-BBk Saria. Bilboko Barrea jaialdia urriaren 2tik 12ra bitartean egin da Bilbon.

Literaturea, umore grafikoa eta zinemako hainbat egilek hartu dabe parte egunotan V. Bilboko Barrean, besteak beste, Jean Echenoz, Andoni Egañak, Maialen Lujanbiok, Emmanuel Carrerek, Luis Goytisolok, Isabel Coixetek,  Borja Cobeagak eta Diego San Josek.

Kritikari eta irakurleek Barnesen obrearen trebetasuna eta umorea nabarmentzen dabe. Sari garrantzitsu ugari jaso ditu, berbarako, Somerset Maugham saria, American Academy of Arts and Letters erakundeak emoten dauen E. M. Forster saria eta Man Booker saria. Hainbat liburu idatzi ditu: The Sense of an Ending, Flaubert's Parrot, eThe Lemon Table eta Nothing to Be Frightened Of.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu