Ohorezko euskaltzain barriek diplomea jaso dabe

Bizkaie! 2014-07-21 14:12   sariak-autortzak

Maiatzean izentau zituen ohorezko euskaltzainei diplomak eta Euskaltzaindiaren ikurra emon eutsiezan barikuan Akademiak. Hamabi euskaltzain barri dira: Paulo Agirrebaltzategi, Angel Aintziburu, Dionisio Amundarain, Xabier Amuriza, Xipri Arbelbide, Antonio Campos, Maite Idirin, Mixel Itzaina, Jon Landaburu, Joan Martí, Martin Orbe eta Manu Ruiz Urrestarazu.

Maiatzean izentau zituen ohorezko euskaltzainei diplomak eta Euskaltzaindiaren ikurra emon eutsiezan barikuan Akademiak. Hamabi euskaltzain barri dira: Paulo Agirrebaltzategi, Angel Aintziburu, Dionisio Amundarain, Xabier Amuriza, Xipri Arbelbide, Antonio Campos, Maite Idirin, Mixel Itzaina, Jon Landaburu, Joan Martí, Martin Orbe eta Manu Ruiz Urrestarazu. Joan Martí izan ezean, beste guztiak ekitaldian izan ziran.

Hauxe dino ohorezko euskaltzainek jasotako diplomeak: Euskaltzaindiak euskerearen aldeko haren merezimendu bikainak autortuz, euskaltzain ohorezko izentau dau. Eta danei esan eutsien Andres Urrutia euskaltzainburuak: zuei baino, zuek egiten deutsazue ohore Euskaltzaindiari eta euskal gizarte osoari.

Xabier Kintana Euskaltzaindiko idazkariaren esanetan, nabariak dira ohorezko barrien merituak: Era askotako lanak egin dozuez, bakotxak bere arloan, guztiek helburu berbera izan dabe: euskal hizkuntza eta gure herri nortasuna aurrera eroatea, Euskal Herria iraunarazotea.

Euskerea guztiona da, aldarrikatu eban ekitaldian Kintanak, eta ondokoa ganeratu: Baina gero, argi dago guztion esku egon dan balore hori, herritar batzuek, herrizaletasunez, kultura zentzuaz, ikasi, landu, jagon, goratu eta gizarteko toki guztietan zabaltzen ahalegindu dirala, hizkuntzazko euskalduntasun praktiko hori harrotasunaz jentartean erabilten eta bere balore-eremua be eten barik zabaltzen.

Urte baltz luzeetan be euskerearen eta euskal kulturearen alde lan egin daben pertsonak eta kolektiboak goraipatu zituan Kintanak. Horien artean ohorezko barriak kokatu zituan.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu