Nerea Mujikak emozino handiz jaso dau Lauaxeta Saria 2011
2011-12-01 14:39 sariak-autortzakGarai gogorrak dira gaur egungoak, halan be haize freskoa sasoia da guretzat. Eta hasierakoen izaerea galdu barik, erronka barriei bildur barik eta ausart ekiteko asmoz gagoz, esanez, eta Bizkaiko Foru Aldundiari eskerrak emonez jaso dau Nerea Mujika Gerediaga alkarteko buruak Lauaxeta Saria. Ekitaldia Foru Jauregian izan da.
Garai gogorrak dira gaur egungoak, halan be haize freskoa sasoia da guretzat. Eta hasierakoen izaerea galdu barik, erronka barriei bildur barik eta ausart ekiteko asmoz gagoz, esanez, eta Bizkaiko Foru Aldundiari eskerrak emonez jaso dau Nerea Mujika Gerediaga alkarteko buruak Lauaxeta Saria. Ekitaldia Foru Jauregian izan da, eta bertan izan dira besteak beste Jose Luis Bilbao Diputadu nagusia eta Josune Ariztondo Kultura diputadua. Aretoa jentez ganezka egon da.
Euskerea eta euskal kulturea sustatu eta zabaltzen egindako lanagaitik, eta Durangaldeko ondare historikoa, artistikoa eta dokumentala berreskuratzeko egindako beharragaitik emon deutso Aldundiak Lauaxeta Saria Gerediagari. Folklore-adierazpenak gorde, eskualdearen iranaga ikertu eta ikerketa-lan barriak sustatzeko ahalegina be nabarmendu dau Aldundiak. Arlo askotan jardun dau urteotan Gerediagak, nahiz eta Durangoko Euskal Liburu eta Disko Azoka sortu eta antolatzearren da ezaguna batez be.
Nerea Mujikak Jose Luis Bilbaoren eskutik jaso dau saria. Bilbao alkartearen lana goraipatu eta lehen eta orain Gerediagan beharrean dagozanei eskaini deutse saria. Gaur egun, arreta handia eskatzen deuskun erronka daukagu aurrez aurre, izan be, egunean-egunean euskaldunagoa dan gizarte honetan, alkar hartuta gainditu behar doguz ohitura eta joera zaharkituek euskerearen eguneroko erabilereari ipinten deutsiezan traba eta oztopoak, nabarmendu dau Jose Luis Bilbaok. Erabilerea da, azken batean, edozein hizkuntzaren etorkizunaren giltzarria, ganeratu dau Ahaldun nagusiak.
Gerediagako presidenteak gogoan izan ditu elkartea 1965ean sortu zanean gogor behar egin ebenen ahalegina. Eskerrak emon nahi deutsedaz hasierakoei, lan handia egin eben, adierazo dau. Guk Durangaldeko beharrizanei erantzuten jarraituko dogu aurrerantzen be, esanez amaitu dau Mujikak, emozioneta.
Lauaxeta Saria ohorezko sari sinbolikoa da; aurtengoa zazpigarren edizinoa da.
Ikusi argazki guztiak handiago
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!