Jagoba Astiazaran eta Tolosako CIT-a, XI. Donostiako Orfeoia-UPV/EHU Sariaren irabazleak
2012-01-24 11:20 sariak-autortzakJagoba Astiazaranek eta Tolosako CIT-ek irabazi dabe aurtengo Donostiako Orfeoia-UPV/EHU saria. Hamaikagarren edizinoa dauen saria bi helburugaz sortu zan: musika-sortzaileen ibilbide profesionala autortzea eta musika arloko ikerkuntzea bultzatzea.
Jagoba Astiazaranek eta Tolosako CIT-ek irabazi dabe aurtengo Donostiako Orfeoia-UPV/EHU saria. Hamaikagarren edizinoa dauen saria bi helburugaz sortu zan: musika-sortzaileen ibilbide profesionala autortzea eta musika arloko ikerkuntzea bultzatzea.
Epaimahaiak, Donostiako Orfeoiak eta UPV/EHU erakundeen artean izenpetutako hitzarmenaren Jarraipen Batzordeak eratua, honakoak saritu ditu aurten: Tolosako CIT-a, Abesbatza lehiaketea bultzatzeagatik eta kultur munduan egiten dagoan lanagaitik, eta Jagoba Astiazaran, Vaticano II. Kontzilioa eta euskal musika eta instrumentu tradizionalak izeneko azterlanagaitik.
Sariak datorren hilean, zezeilaren 3an (barikua) banatuko dira, arratsaldeko 19:00etan, UPV/EHUko Gipuzkoako Campuseko Ignacio Mª Barriola Erakinaren Auditorioan (Elhuyar plaza, 1, Donostia). Ekitaldian hizlari izango dira José María Echarri, Donostiako Orfeoiko lehendakaria, eta Cristina Uriarte, UPV/EHUko Gipuzkoako Campuseko erretoreordea. Ekitaldiaren amaieran Donostiako Orfeoiak bere errepertorio tradizionaleko konposizino batzuk eskainiko ditu.
Ikusi argazki guztiak handiago
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!