Cesar Ibañezek eta Jabi Santa Cruzek irabazi ditue IV. Blas de Otero sariak

Bizkaie! 2012-01-23 17:48   sariak-autortzak

Bilboko Udalak Poesiako Blas de Otero Sarien laugarren edizinoko irabazleak emon ditu ezagutzera. Gaztelaniaz, Zaragozako Cesar Ibañez filologo eta idazleak idatzitako La ruta de la sed lana saritu dabe eta euskeraz, barriz, Jabi Santa Cruz bizkaitarra izan da irabazlea Baso ilun itoan lanagaitik.

Aurtengo edizinon, danetara 241 lan aurkeztu dira, aurreko urtean baino hiru aldiz gehiago. Aurkeztutako lan horreetatik 13 baino ez dira euskeraz. Epaimahaikoen eretxiz, Cesar Ibañezen lanean adierazgarriak dira alternantzia erritmikoak eta sinboloak eta Jabi Santa Cruz Portugaleteko Astileku ikastolako maisuaren lan sarituan, barriz, egilearen idazkera aberatsa eta musikala nabarmendu dabe.

Antolatzaileek jakinarazo dabenez, idazle bakotxak 6.000 euroko saria jasoko dau.

2008an sortu eben Blas de Otero poesia saria Bilboko Udalak eta Blas de Otero Fundazinoak.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu