Idoia Etxeberria oñatiarrak irabazi dau XXX. Lizardi Saria
2012-01-23 17:16 sariak-autortzakIdoia Etxeberria Elorza oñatiarrak irabazi dau Lizardi Sariaren XXX. edizinoa, Ez dago argi lanagaz. Zarautzeko Udaleko Euskera zerbitzuak antolatu dau sariketea. Hamalau lan aurkeztu dira 2011ko lehiaketara, eta Etxeberriarena aukeratu dau Jesus Mª Olaizola Txilikuk, Miren Agur Meabek, Iñaki Frierak eta Arrate Egañak osotutako epaimahaiak.
Idoia Etxeberria Elorza oñatiarrak irabazi dau Lizardi Sariaren XXX. edizinoa, Ez dago argi lanagaz. Zarautzeko Udaleko Euskera zerbitzuak antolatu dau sariketea. Hamalau lan aurkeztu dira 2011ko lehiaketara, eta Etxeberriarena aukeratu dau Jesus Mª Olaizola Txilikuk, Miren Agur Meabek, Iñaki Frierak eta Arrate Egañak (igazko irabazlea) osotutako epaimahaiak.
Oñatiarrak 3.700 euro jasoko ditu, eta lana argitaratu egingo dabe. Euskera zerbitzuak herriko ikastetxeetan 2.500 ale banatuko ditu doban. Argitalpena sari banaketa egunean bertan kaleratuko da, 2012ko apirilean.
Kultura eta Euskera zinegotzi Gari Berasaluzek zorionik beroenak emon deutsoz irabazleari, eta Lizardi Saria historikoki erakusleiho bikaina dala adierazo dau, euskerazko ipuingintzan dauen garrantzia eta tradizinoa azpimarratuz. Espero dogu Etxeberriaren lanak ibilbide oparoa izatea eta ume eta gazteen artean irakurzaletasuna bizteko balio izatea, hori da-eta sariaren helburuetako bat.
Lizardi Saria sari erreferentziala da ume eta gaztetxoen euskerazko ipuingintzan. Lehiaketearen irabazleen artean izen ezagunak dagoz, besteak beste, Mariasun Landa, Bernardo Atxaga, Felipe Juaristi, Martin eta Xabier Etxeberria, Imanol Azkue, Pello Esnal eta Xabier Mendiguren Elizegi. Igaz Arrate Egaña izan zan irabazlea, Giltza lanari esker.
Idoia Etxeberria Oñatin jaioa da, 1977an, eta Donostian bizi da. Euskal Filologia ikasi eban Donostian, Kazetaritza Leioan eta Itzulpengintza Masterra Gasteizen. Euskaldunon Egunkarian hasi zan lanean, ostean Berrian ibili zan hainbat urtean. Gaur egun, Ahotsak.com behar egiten dau, ahozko ondarea jasoten. Goiena egunkarian zutabea idazten dau hilean behin.
Literaturgintzeari jagokonez, Gutiziak liburuan (Txalaparta, 2000) parte hartu eban, eta Zarautzeko Bakarrizketa Dramatikoen I. lehiaketa irabazi dau, "Bakartxo" lanagaz. Igaz aurkeztutako Amantalen ahotsa ikuskizunaren sortzaileetakoa da, eta Aita antza film laburra zuzendu dau. Gerrako garrak Oñatin liburuaren egilea be bada, beste batzuekaz batera.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!