David Tijerok irabazi dau ‘Oihenart’ Aforismoen I. Lehiaketea
2011-11-28 17:30 sariak-autortzakEuskal Herriko Unibersidadeko Filosofia eta Hezkuntza Zientzien Fakultadeak eta Donostiako Euskerearen Udal Patronatuak alkarlanean antolatu daben Oihenart Aforismoen I. Lehiaketea David Tijero Osoriok irabazi dau, bigarren saria Antton Erkizia Almandozentzat izan da eta Iñaki Etxeberriren, Juan Ramón Alberdiren eta Carmen Valoisen lanak aitamen bereziak izan ditue.
Euskal Herriko Unibersidadeko Filosofia eta Hezkuntza Zientzien Fakultadeak eta Donostiako Euskerearen Udal Patronatuak alkarlanean antolatu daben Oihenart Aforismoen I. Lehiaketea David Tijero Osoriok irabazi dau, bigarren saria Antton Erkizia Almandozentzat izan da eta Iñaki Etxeberriren, Juan Ramón Alberdiren eta Carmen Valoisen lanak aitamen bereziak izan ditue. Lehiaketearen epaimahaia osotu dabe: Agustin Arrieta Urtizberea (Filosofiako irakaslea), Juan Kruz Igerabide Sarasola (idazlea) eta Fito Rodriguez Bornaetxea (Hezkuntza Zientzietako irakaslea).
Lehiaketara aurkeztutako lanakaz liburu bat osotu da, Iragana gero eta handiagoa da izenburupean (saritutako aforismo bat). Argitaratze lanez lan-batzordekideak arduratu dira. Juan Kruz Igerabidek eta Fito Rodriguezek berbaurre bana idatzi dabe. Liburua Utriusque Vasconiae argitaletxeak kaleratuko dau, eta Durangoko azokan aurkeztuko da (abenduaren 7an, 15:00).
Lehen saria jasoterakoan David Tijero Osoriok adierazo dau ezusteko atsegina izan dala Oihenart Aforismoen Lehiaketearen irabazlea izatea; Idazten jarraitzeko animetan zaituan barri horreetariko bat da. Egun gitxi batzuk behar izan nituan aforismoen zerrenda luzea osotzeko. Akaso neure ikasketa teknikoek lagundua izan zan, beti egia unibersalen bila dabilzan axiomen eta printzipioez inguratua. Aforismo horreen sormen prozesua ia mekanikoa izan zan, olerkiak idazten dodazanean be antzeko prozesuan ibilten nazelako. Inguratzen nauena edo neure barrua behatu, behatutakoaren ideia nagusia edo mamina atara, eta era orokorrenean behatutakoak horniduten deustan sentimendua deskribidu esaldi bakar baten bitartez, beti aforismo batek izan behar dauen ezaugarri unibersal horren kutsuari eutsiz. Betidanik, neure poema asko aforismo batetik sortuak dira, beraz ez zan gatxa izan niretzako aforismo zerrenda bat egitea, azken finean neure poema askoren azpiegiturea dira, eta zeozelan esatearren, aforismoak atondu bako poema biluziak dirala esan daiteke.
Oihenart’ Aforismoen I. Lehiaketea irabazi dauen David Tijero Osoriok (Bilbo, 1974) Injinerutza Elektronikoa egin eban Euskal Herriko Unibersidadean eta Zientzia Fisikoetako lizentziaturea eskuratu eban Kantabriako Unibersidadean. Irakaskuntzan, itzulpengintzan edo informatikan ibilia, gaur egun Laneko Segurtasun eta Osasunerako Europako Agentziako Komunikazino eta Promozinorako Unidadean egiten dau lan. Aux Magazine, Gaztezulo edo Kalegats lako aldizkarietan kolaboratzailea, Zorrotz Morrotz kultur taldearen koordinatzailea izan zan, baita Euskal Idazleen Alkarteko zuzendaritza batzordeko kidea be. Kontakizun laburrean eta olerkigintzan ibilia, zenbait poemario argitaratu dau. Beste egile batzuen lana be euskeratu dau. Liburu askotan parte hartu dau beste egile batzuekaz batera bai poemakaz, bai istorio laburrakaz.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!