Jesus Egiguren durangarrak irabazi dau Musikagileak lehiaketea

Bizkaie! 2011-12-27 16:37   sariak-autortzak

Jesus Egiguren durangarrak irabazi dau Musikagileak alkarteak antolatutako Musika Bandentzako Konposizinoen Lehiaketea. Musikagileak Euskal Konposizinoaren Sustapenerako Kultura Erakundeak lehenengo aldiz emon dau saria. Gabriel Erkorekak, Aitor Mitxelenak eta Joseba Torrek osotu dabe epaimahaia. Lehiaketearen helburu nagusia musika bandentzako errepertorio barria sortzea da.

Hamar lan aurkeztu ziran, eta horreetatik Egigurenen Eskenak eta ipuinak aukeratu eban epaimahaiak. Musikagile durangarrak 3.000 euro jaoko ditu. Jose Antonio San Migelen Out of Context piezeak, Musikagileak alkarteko kideek ondoen baloretakoa, 1.000 euro jaso ditu. Errenteriako Musika kultur alkarteko bandeak lan irabazleak eta lehiaketara aurkeztutako Francisco José Martínez Gallegoren El agua prodigiosa eskainiko ditu 2012ko Musikaste jaialdian.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu