Argitaratze-lan Onenari Saria irabazi dau Artezblai Argitaletxeak

Bizkaie! 2011-11-28 13:49   sariak-autortzak

Antzerki Idazleen Elkarteak (AAT) urtero emoten dauen Argitaratze-lan Onenari Saria, Artezblai Argitaletxeari emongo deutso abenduaren 15ean Salamancako XII. Antzerki Liburu Azokan.

Antzerki Idazleen Elkarteak (AAT) urtero emoten dauen Argitaratze-lan Onenari Saria, Artezblai Argitaletxeari emongo deutso abenduaren 15ean Salamancako XII. Antzerki Liburu Azokan. Salamancako Unibersidadeko Juan del Enzina Antzokian egingo dan hitzorduan, AATren goiburu Antzerkia ere irakurtzen da islatzen dauen oroigarria emongo deutsie argitaletxeko ordezkariei.

AATren Zuzendaritza Batzordearen erabagia ia aho batekoa izan zan alkarteko lehendakaria dan Jesús Camposen esanetan. 2001 urtean sortutako enpresa bizkaitarrak 80 liburu argitaratu ditu bost bilduma desbardinetan, besteak beste, idazle garaikide iberoamerikarren antzerki testuak batzen dituan Antzerki testu bilduma; ikerkuntza eta antzerki trebakuntzea lantzen dituen testuetarako Teoria eta praktika; konpainia, jaialdi edo artisten monografiei buruzko Anbigu; eszenaratzeko materialakaz batera Shakespeare eta Bretchen obrak batzen dituan Zubiak bildumea eta Antzerki Laborategia atal hasibarria, Odin Teatret konpainia danimarkarraren zuzendari Eugenio Barbaren liburu bategaz ibilbidea hasi dauena.

Art Teatral obrea izan zan AATk Argitalpen Onenari emondako sariaren palmaresean lehenengoa. Hurrengo urtetik aurrera, Argitaratze-lan Onena Saria bilakatu zan eta sarituak Hiru, Primer Acto, ADE-Eszena Zuzendarien Elkartea edo SGAE izan dira.

Artezblai Argitaletxeak kaleratutako obra guztiak Madrilgo Valencia Kaleko 21ean dagon Yorick Liburudenda edegi barrian topau daitekez, denda horretatik banatu eta merkaturatzen baitira bilduma desbardinetako obrak.

Artezblai Argitaletxeak euskeraz kaleratu dituan liburu guztiak Durangoko 46. Liburu eta Disko Azokan izango dira eskuragarri, hain zuzen Euskal Herriko Antzerkizale Elkarteak (EHAZE) izango dauen standean. Bertan, Oier Guillan, Patxo Telleria, Pablo Barrio, Aitor Txarterina, Kukubiltxo, Aizpea Goenaga, Jokin Oregi eta Kepa Gallegok euskeraz idatzitako obrak ez eze Alfonso Sastre, Arístides Vargas, Jesús Díez, Carles Batlle, Catherine Zambon eta Josep Maria Miró i Corominaren euskeratutako obrak be salgai izango dira.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu