Aurtengo Lauaxeta Saria, Durangoko Gerediaga alkartearentzat
2011-11-17 16:57 sariak-autortzak
Lauaxeta Saria Gerediaga alkarteak jasoko dau, Bizkaiko Foru Aldundiaren eskutik. Ekitaldia abenduaren 1ean izango da, 11:00etan, Foru Jauregian, eta Jose Luis Bilbao ahaldun nagusiak emongo deutso saria Durangoko alkarteari.
Aurtengo Lauaxeta Saria Gerediaga alkarteak jasoko dau, Bizkaiko Foru Aldundiaren eskutik. Ekitaldia abenduaren 1ean izango da, 11:00etan, Foru Jauregian, eta Jose Luis Bilbao ahaldun nagusiak emongo deutso saria Durangoko alkarteari.
Lauxeta Saria ohorezko sari sinbolikoa da; Bizkaian euskera zabaldu, sustatu eta normalizetako eginiko ahaleginagaitik nabarmentzen diran irabazi asmorik bako taldeak edo personak saritzen ditu.
Foru Aldundiak hainbat alde izan ditu kontuan saria emoteko. Gerediaga alkarteak hainbat lan-arlo garatu ditu urteotan, besteak beste, Durangaldeko ondare historiko, artistiko eta dokumentala berreskuratzea, folklore-adierazpenak jagotea, eskualdearen lehenaldia ikertzea, eta ikerketa-lan barriak sustatzea, Durangaldea ezagutarazoz eta tokiko erakundeei aholkularitzea eskainiz.
Gerediagaren azken hiru helburuak zaintzea, ikertzea eta zabaltzea dira.Gerediaga 1965ean sortu zan; orduan, eskualde-kontzientzia zan taldekideen ardura nagusia. Holan, urteetan, eskualdeak nortasun eta erakunde propioak izan zituan. Nortasun horretan oinarrituta, alkartearen helburuetako bat kontzientzia komuna berreskuratu eta jagotea da, berezko ezaugarriak babestuz eta ahaztuta dagozanak gogora ekarriz.
Ikerketeari jagokonez, hainbat arlo jorratzen ditu, esaterako, eskualdearen historia, antolaketa- eta gizarte-ezaugarriak, kultura-, gizarte- eta ekonomia-ondarea. Dagozanak gorde eta galdutakoak bilatuz, Durangaldeko Dokumentategia helburu horren ardatz bihurtu da.
Azkenik, zabaltzeko helburuaren barruan, eskualdearen garapenerako, Durangaldeko bizi-kalidadea hobetzeko, eskualdearen batasun-giroa berreskuratzeko ezinbestekoa da ondare historikoa, kulturala eta soziala ezagutarazotea. Hain zuzen be, eskualdeko berezko ezaugarriak ezagutzera emoteko, era guztietako ekintzak, lanak, ikerketak eta proiektuak bultzatu ditu.
Durangoko Euskal Liburu eta Disko Azokea antolatzeagaitik, da batez be ezaguna Gerediaga alkartea. Aurten Azokearen 46. edizinoa izango da aurten, abenduaren 4tik 8ra bitartean.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!