Euskaltzaindiak Jorge Cortes Izal eta Xabier Lete omenduko ditu

Bizkaie! 2011-01-26 17:24   sariak-autortzak

Euskaltzaindiak ageriko bilkurea egingo dau datorren barikuan, hilaren 28an, Donostian, Gipuzkoako Foru Aldundian, eguerdiko 12:00etan hasita, azken urtean hil diran Jorge Cortes Izal eta Xabier Lete euskaltzainak omentzeko.

Euskaltzaindiak ageriko bilkurea egingo dau datorren barikuan, hilaren 28an, Donostian, Gipuzkoako Foru Aldundian, eguerdiko 12:00etan hasita, azken urtean hil diran Jorge Cortes Izal eta Xabier Lete euskaltzainak omentzeko.

Akademiako iturriek jakinarazo dabenez, ekitaldian, Patxi Zabaletak irakurriko dau Jorge Cortes Izal (1930-2010) euskaltzain urgazlearen omenezko hilberri-txostena. Ikastolen mobimentuaren bultzatzaile handienetarikoa izan zan Jorge Cortes Nafarroan, etenbako lan isila eginez. Euskalerria Irratiaren sortzaileetarikoa izan zan.

Bestalde, Jose Angel Irigarai ohorezko euskaltzaina arduratuko da Xabier Lete (1944-2010) ohorezko euskaltzainaren hilberri-txostena irakurteaz. Idazle, poeta eta kantaria, Ez Dok Amairu taldeko kide izan zan Xabier Lete. Bederatzi disko kaleratu zituan, eta zazpi olerki liburu, azkena Egunsentiaren Esku Izoztuak izenekoa. Euskal kulturearen erreferente argia izan zan.

Txostena irakurteaz gan, Jose Angel Irigaraik eta Bernardo Atxagak Leteren poema batzuk irakurriko ditue, Joxan Goikoetxearen musikeak lagunduta.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu