Antonio Altarriba katedradunak 2010eko Komiki Sari Nazionala irabazi dau
2010-11-16 01:00 sariak-autortzakUPV/EHUko Literatura Frantseseko katedradun Antonio Altarribak (Zaragoza, 1952), Kim ilustratzaileagaz batera, 2010eko Komiki Sari Nazionala jaso dau, El arte de volar lanagaitik. Altarriba, UPV/EHUren Gasteizko Letren Fakultadean irakasle eta ikertzaile izateaz gan, idazlea eta gidoigilea be bada.
UPV/EHUko Literatura Frantseseko katedradun Antonio Altarribak (Zaragoza, 1952), Kim ilustratzaileagaz batera, 2010eko Komiki Sari Nazionala jaso dau, El arte de volar lanagaitik. Altarriba, UPV/EHUren Gasteizko Letren Fakultadean irakasle eta ikertzaile izateaz gan, idazlea eta gidoigilea be bada.
El arte de volar lanak Altarribaren aitaren istorioa dakarsku, joan zan mendeko Espainiaren moemntu latzetan barrena (gerra zibila, atzerrialdia, demokraziaren agerpena...), 2001eko maiatzean bere buruaz beste egin eban arte.
Altarribaren literatur lanak aniztasuna dau bereizgarri. Holan, bere lanen artean, eleberria, fikzinozko kontakizuna edo komikia dagoz, baina baita prentsako kolaborazinoak be. Jarduera emonkor horretan aitatzekoa da, 2003an, La memoria de la nieve eleberriak Euskadi Literatura Saria jaso ebala.
Azken urteotan batez be komiki arloan lan egin dau, baina, berak dinoen legez, 'Kontetako modua gitxienekoa jat; ez dot esan nahi bitartekoak ardura ez deustanik, baina aldatzea gustetan jat. Imajinazinoa askotariko bideetatik daroat eta bineta, argazki eta hitz bihurtzen dot'.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!