Frank Gehry Sabino Arana Saria jasotera etorriko da Bilbora

Bizkaie! 2011-01-25 13:17   sariak-autortzak

Guggenheim Bilbao Museoa diseinau eban Frank Gehry kanadar arkitektoa asteburu honetan izango da Bizkaiko uriburuan aurten XXII. aldia daben Sabino Arana Sarietako bat jasotzeko. Gehry Santa Monicatik (Kalifornia) abiatu eta, bidaia pribadu batean, Loiuko aireportura ailegauko da, zapatu iluntzean; biharamunean, domekan bertan, bueltauko da AEBetara, Sabino Arana Fundazinoak antolatuta Arriaga antzokian, eguerdiko 12:00etan, ospatuko dan kultur jaialdiaren ostean.

Aitatutako arkitekto ospetsuagaz batera, sarien XXII. aldi honetan saritu dira baita: Pedro Miguel Etxenike; Iberdrola argindar-konpainia - Ignacio Sánchez Galán presidenteak jasoko dau saria-; Gureak Taldea, Iñaki Alkorta zuzendari nagusia buru; Virginia Berasategi triatletea, eta Helena Taberna zine-zuzendaria.

Urtarrilaren 30ean, domekaz, egingo dan ekitaldia Anne Igartiburu aurkezle eta aktoreak aurkeztuko dau, eta musika-emonaldia Demodé Quartet taldearen eskutik etorriko da.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu