Maite Idirin abeslariak jasoko dau Eusko Ikaskuntza-Baiona Hiria Ohorezko Saria
2011-02-02 11:13 sariak-autortzakBi erakundeek 2000. urtetik antolatzen dabe Eusko Ikaskuntza-Baiona Hiria Ohorezko Saria. Beren jarduera edo produkzinoagaitik Ipar Euskal Herrian euskal kultura edo zientziaren alde lan egin daben personak goratu edo ohoratzen ditu sariak.
Eusko Ikaskuntzak eta Baionako Udalak Maite Idirin (Zeberio, Bizkaia, 1943) sopranoari emongo deutsie 2010eko Eusko Ikaskuntza-Baiona Hiria Ohorezko Saria, musikearen inguruan dauen ibilbide zabalagaitik. Ekitaldia barikuan, hilaren 4an, egingo da, 17:30etan, Baionako udalatxean, sarrera libreagaz.
Bi erakundeek 2000. urtetik antolatzen dabe Eusko Ikaskuntza-Baiona Hiria Ohorezko Saria. Beren jarduera edo produkzinoagaitik Ipar Euskal Herrian euskal kultura edo zientziaren alde lan egin daben personak goratu edo ohoratzen ditu sariak.
Gainera, beste bi sari be emango dira barikuko ekitaldian. Cendrine Lagoyeytek Euskal Kuturaren Saria jasoko dau Usages des motifs culturels dans la construction de l'image(rie) touristique. Ongi etorri, bienvenue au Pays Basque doktoretza-tesiagaitik. Era berean, ur eta baso injineru dan Andre Peesek Euskal Kultura Sari Berezia jasoko dau.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!