Eduardo Mendoza Bartzelonako idazleak jaso dau Planeta Saria

Bizkaie! 2010-10-18 12:24   sariak-autortzak

Ricardo Medina ezizena dauen idazleak 601.000 euro jasoko ditu, Riña de gatos nobeleagaitik. Epaimahaiak 1936ko udaberrian gazte ingeles batek Espainiara egindako bidaia kontetan dauen nobelea saritzea erabagi dau

Eduardo Mendoza Bartzelonako idazleak Planeta Sariaren 59. edizinoko saria emon deutse. Ricardo Medina ezizena dauen idazleak 601.000 euro jasoko ditu, Riña de gatos nobeleagaitik.

Alberto Blecuak, Angeles Casok, Juan Eslava Galanek, Pere Gimferrerek, Carmen Posadasek, Rosa Regasek eta Carlos Pujolek osotutako epaimahaiak 1936ko udaberrian gazte ingeles batek Espainiara egindako bidaia kontetan dauen nobelea saritzea erabagi dau. Istorio horretan, protagonistea Espainiako margolanetan aditua da eta Velazquezen koadro ezezagun baten salneurria jarteko proposamena egiten deutse.

Erabagia ezagutu ondoren, Eduardo Mendozak esan dau oso gatx egiten jakola bere lanei buruz berba egitea; halanda be, azpimarratu dau nobela irabazlea misterio bat dala, 'baina momentu historiko bati buruzko gogoetea egiteko balio dau'.


Riña de gatos

Riña de gatos Gerra Zibila hasi baino lehen kokatzen da, 1936an, Madrilen, 'herrialde osoan konplotak eta misterioak dagozanean'. Orduan, 'pertsonaia historiko erreal bat eta fikzinozko beste bat alkartzen dira eta intriga, abenturea, amodioa eta tiroak nahastauta agiri dira'.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu