Maroa
2005-09-09 00:00 Zinemea
Pelikulea indar eta erritmo biziagaz hasten da, kaleko errealidade gogor eta dramatiko bati oratuta. Zine errealistearen brotxakada arinak jasota, ikus-entzuleak berehala jaubetzen dira Venezuelako bazter auzoetako egoerearen larriaz. Ganera, filmak personaien jokamoldea eta istorioaren nondik norakoak ulertzeko sarrera ezin hobea egin dau.
Edozelan be, mundu zibilizaturako saltoa egiten danean, gidoia une batzuetan gelditu egiten dala emoten dau. Yorlis Domínguez gaztetxuak antzezteko daukan naturaltasun eta berezkotasuna ikaragarria da, kamarea maitemintzeko jaio dala pentsatu leiteke, baina hori guztiori ez da nahikoa Tristán ...
Biziena, danok ikaratzen gaituana
2005-09-09 00:00 txutxu-mutxuan
Itxaropenerako datuak
Zuntzak, kaltzioak eta C bitamineak gorputzea babesten dabe gaixotasun honen kontra; koipeek eta, batez be, okel gorriak bizienaren garapenari laguntzen deutsie. Gai honen haritik, osagileek behin eta barriz gomutatzen deuskue loditasunak eta jarduera fisikorik faltak gaixo mueta honeen arriskua handitzen dabela.
Itxaropenerako datu modura, aitatu beharra dago azken hogei urteotan gaixoen biziraupenak eukitako gorakadea. 1985etik 1989ra bitartean, garrantzi honetako osasun arazoei aurre egiten eutseen gaixoen kopurua ondokoa zan: gizonezkoen % 35 eta emakumezkoen % 44. Kopuru honeek gora egin eta ...
Personak baino gehiago galdu doguz
2005-09-09 00:00 eretxia
Guardia Zibila Espainian eta Euskadin zer dan badakigu. Orain dala egun gitxi jakin dogu Lauaxeta olerkari euskalduna Benemeritakoek afusilau ebela. Zenbait komunikabidek datu hau ‘ahaztu’ egin dabe. Zibilon logika eta militarizautako poliziarena ez dira berberak, antza. Polizien lanaren ganeko kritika egitea terroristei laguntzinoa emotea ei da. Horrexegaitik uste izan eban baten batek logikoa zala Roquetasen jazotakoaren ganean informazino osoa ez emotea. Horrexegaitik zan logikoa Juan Martinez Galdeanoren hilketearen errua berari botatea. Demokraziagaz zerikusirik ez daukan logikea.
Mentalidade bera ikusi dogu ...
Euskerea airean
2005-09-09 00:00 Euskerea berbagai
Orain gitxi hizkuntza gitxituei buruzko eztabaida interesgarria egon ei zan Lonely Planet bidaia-giden amaraun guneko foroan. Batzuen ustez, Ryanair da hizkuntzen alde pausorik handienak emon dauzen enpresea, euren atarian hizkuntza asko ordezkatzen dabezan banderak daukiezalako, tartean katalana. Eta katalanek ‘aberrigintzan’ jarraitzeko Bartzelona (edo Girona) eta Sardiniako Alghero (l'Alguer katalanez) arteko hegaldiak be jartekoak ei dira. Ganera, konpainia Irlandakoa dan arren, hori banderaori sakatu ezkero... ingelesezko orrialdeetara eroaten zaitu!
Easyjet-ek be badauka katalanez orrialdea. Baina etorkizuna zertan dan argi erakusten ...
Udea eta salmonelea
2005-09-02 00:00 Jan edanak
Hori dala eta, aholku edo gomendio batzuk emongo deutsuedaz elikagaiak zaintzeko:
- Elikagai guztiak hozgailuan gorde eta kanpoko-tenperaturan ahal danik eta denpora gitxien euki.
- Erosi baino lehenago, ondo irakurri etiketak: noiz arte jan ahal dan eta zelan gorde elikagai hori etxean, zabaldu barik eta zabaldu ostean.
- Elikagaia txikitzeko edo zatitzeko ohola, kutxiloak eta suetean erabilten dogun edozein tresna oso ondo garbitu eta desinfektau. Elikagai zatiak gera daitekez, mikroorganismoak ugaltzeko arriskuagaz, eta kutxiloa barriro erabilten dogunean beste jangai bat kutsatu geinke. Honi ...
Arabiar idazkerea eta teknologia
2005-09-02 00:00 sarean
Eta honek zer esan gura dau? Pentsau daigun ehunka edo milaka dokumentu ingelesez edo euskeraz idatzita daukaguzala eta horren informazino guztiaren barruan berba batzuk topau gura doguzala. Zelan egingo geunke hori? Orrialde guztiak eskaneuko doguz eta hizkiak eta berbak ezagutzeko softwarea (OCR bat) pasauko deutsagu fitxeroari. Gero, edozein testu prozesatzaile batean legez, bilaketa normala egingo dogu. Baina guk daukagun OCR softwareak ingeleserako edo euskerarako balioko dau, hau da, alfabeto latino daukien hizkuntzentzako. Eta orduan, zer pasetan da arabiar hizkuntzeagaz? Ba ...
Txina eta gitxiengo etnikoak (I)
2005-09-02 00:00 Bidaide
Alde on eta txarrak
Yunnan eskualdeko herritxuetatik bueltatxu bat emon ezkero, bertako gitxiengo etnikoek Han gehiengoagaz ez daukiela zerikusirik atoan igarten da. Baina daukiezan pribilegioak be ikusgai dagoz: herritxuetan, asfaltau bako kaleetan giroa sekulakoa da. Baso tropikaletan, banbuz eta bedar sikuz egindako etxetxuetan hainbat umetxu dagoz eta Han-ak baino ez dagozan lekuetan hori ikustea ezinezkoa da. Gitxiengo etnikoetan, ‘seme bakarraren’ politikea existidu be ez da egiten eta, ‘ezaugarri horrek laguntzen deutso etniari ez desagertzen’, dino Varnomelingen-ek.
Gitxiengo etnikoek erraztasunak daukiez ...
’Euzko’ bonbea
2005-09-02 00:00 Antxinakoak Geurera
Laborategian asmautako gauzen artean bonba bat egoan, ‘Euzko’ izenez bataiatu ebena. 1936ko irailaren 27an itzelezko bonbardeaketa jasan eban Bilbok. Bostehun bonba-suegile bota ziran Bizkaiko uriburura. Horretatik 127 geratu ziran eztanda egin barik eta Delicadok zuzentzen eban laborategira eroan ebezan. Bertan, aztertu eta eztanda ez egiteko izandako arazoak ikusi ziran. Ikusitakoa aztertu eta gero aldaketa batzuk egitea pentsau eben euskaldunek. Egindako aldaketekaz urrian bonba barriak egin eta probak hasi ziran, zelako eragina euken ikusteko asmoz.
‘Euzko’ bonbea be suegilea zan eta ...
Baionako tangea eta askatasuna
2005-09-02 00:00 eretxia
Tanga, tango ala tongo, hori astrapalea! Hegoaldekooi atoan etorri jakun burura epaile haren ebazpena, minigonearena, hain zuzen. Gogoan izango dozue ‘pentsakera zabaleko’ epaile espainiar baten eretxiz, eraso sexualak justifikagarriak ziran (edo ulertu leitekez) neskak era probokatiboan jantzita ibili ezkero.
Orduan oso erraza zan burla egitea epaileari. Iji eta aja matxoman espainiarraren bizkar. Barre guztiak jan behar izan doguz. Alkate frantziar bat (Iparraldekoa, bai, baina bere burua frantziartzat jotzen dau) mentalidade bardinagaz urten jaku. Andrak galarazota daukie gura daben moduan ibiltea ...
Segurtasunaren ganeko lege barria indarrean
2005-09-02 00:00 txutxu-mutxuan
Urraketa larriak
Gaurtik aurrera ondoko arau hausteak hartuko dira, besteak beste, larritzat: segurtasun ugal barik gidatzea, kaskorik ez janztea, umeak eroateko segurtasun sistema berezirik ez ezartzea, aurikularrak erabiltea edota gidatu bitartean eskuko telefonotik berba egitea. Aitaturiko urraketek 91 eta 300 euro bitarteko isunak eukiko dabez.
Indarraldia galdu dauen gida baimenagaz gidatzea, radarra igarteko mekanismoak erabiltea edota azterketa teknikoa pasau ez dauen ibilgailuagaz zirkulatzea urraketa larriak dira araudi barriari jarraituta.
Beste urraketa batzuk larriak izatetik oso larriak izatera igaro dira, berbarako ...
Les poupées russes
2005-09-02 00:00 Zinemea
Persona batzuek arazoez inguratuta biziteko bertutea daukie; itaun egokiak egiten dakie, baina ez dabe asmatzen erantzun zuzenik topetan, beharbada erantzunik ez dagoalako edo maitasunaren eta hartu-emonen eremuan gogoetarako tarterik ez daukagulako.
Cédric Klapisch-ek maitasunaren ganean berba egin gura izan dau, gizonezkoek sentidu ohi daben betiko nahigabeaz, hain zuzen. Gizonaren estereotipo horrek bilatzeari ekin eta, gustetan jakon bikotekidea topetan dauenean, berori itxi eta ostera be hasiko da bilatzen, atzean lagatakoa ordura arteko onena zala pentsau arren.
Filmaren abiapuntua, beraz, nahiko interesgarria ...
Lila dit ça
2005-09-02 00:00 Zinemea
Lolitaren mitoari ostera be oratuz, pantaila handian azaldutako erotismo onaren adibidea dogu film hau. Ziad Doueiri zuzendari libanoarrak Marseillako bazter auzo batera eroan gaitu, neskato ulehori eta erakargarri baten eta Magrebeko jatorria daukan gazte argi baten arteko hartu-emonen ganeko istorio bikain hau kontetako.
Pelikula honen bidaian, eremu bi bereiztu daitekez argi eta garbi. Alde batetik, idazlea izan gura dauen gazte magrebtarrarenaren eta Lilaren arteko lotura erdibero, erdilizun baina batez be erdixaloa eta surrealistea daukaguz. Beste aldetik, bigarren plano batean arabiar ...
Bertso-udalekuetan
2005-09-02 00:00 Bertsolaritzea
Bertso-udalekuak 2005
Anaia-arrebak ez otoi pentsa
gu’re gustura gaudenik
askoz hobeto izango ginen
publiko gisa egonik
baina gustura zauden tokian
sarri ez denez aldaparik
ez dugu joan nahi gertatu zaigun
guztia kontatu barik
Udalekuak nolakoak diren
dizuet esplikatu nahi
zoro koadrila bertso kantari
ez baita ikusten nonahi
guztiak oso gustura daude
hagitz pozik, hagitz alai
ulertu ez dut ulertzen baina
bizi eta sentitu bai.
Beste egun baten azaldu ziren
3-4 antzerki eder
barreka pozik ibili ginen
akelarre bati esker ...
Euskerea ikasteko oporrak
2005-09-02 00:00 Euskerea berbagai
Handik eta sei hilabetera pila bereko bi polo horreek bat egingo dabe zinematik urteterakoan eta orduan etorriko da arazoa, etorkizunera begira. Zelan jarraitu, euskeraz ala erderaz? Askok erderearen erraztasunera joko dabe, baina gure bikotean gonadun neskatoak prakak janzten be badaki. Mutikoak euskerea ikasi behar dau.
AEKan apuntau dau. Bere gurasoek ez dabe oso ondo ulertu zertan dabilen egunkarian hainbestetan agertzen dan iluntasunaren erresumako talde horretan, baina euren ardura ezak seme arduratsua daukiela esan deutse.
Hiru hilabete pasau dira eta Alejandrok ...
William Douglass irakasleak bere liburutegi partikularra emon deutso Nafarroako Unibersidadeari
2005-09-02 00:00 Euskaldunak munduan
Iratxe Ormatza
Euskal zinearen identidadea, hizkuntzea eta irudia Rosarion (Argentina)
2005-09-02 00:00 Euskaldunak munduan
Iratxe Ormatza
Amodio Gutunak mundu osoko euskera ikasleei zuzenduta
2005-09-02 00:00 Euskaldunak munduan
Iratxe Ormatza
‹‹ Aurrekoak
1
2
3
4
...
1720
1721
1722
1723
1724
1725
1726
1727
...
1843
1844
1845
1846
Hurrengoak ››
Parkatu Ramon, zuzenketak egin doguz.
»» XXXI. dFERIA Arte Eszenikoen Azokea ...