Zodiacs getxoztarren etorkizun arrakastatsua

Gotzon Uribe 2006-06-07 02:00   Musikea

Getxoko hirukoteak Last Tour International management bulegoagaz fitxau dau eta aurretik Fito & Fitipaldis-ek, Loquillo y Trogloditas-ek eta Hash-ek osotzen eben zerrendearen parte izatera pasau da.

Selektibidade egunik gogorrena

Bizkaie! 2006-06-07 02:00

Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) 8.049 ikaslek atzo, arratsaldeko 16:00etan hasi eben selektibidadea Euskal Herriko Unibersidadeko fakultadeetan. Ikasle danetatik 4.182k euskeraz egingo dabez azterketak eta, gainontzekoek, gaztelaniaz.

Bilboko jaietan pregoilari izateko hautagaiak

Bizkaie! 2006-06-07 02:00

Marivi Bilbao, Igor Yebra, Javier Clemente, Ane Igarteburu, Jose Antonio Nielfa 'La Otxoa', Jose María Iñigo, Alex de la Iglesia, Jon Aldeiturriaga, Iñaki López eta Txetxu Ugalde dira hautagaiak.

Angelina Joliek 24 domeinu erregistrau ditu alabatxuaren izenagaz

Bizkaie! 2006-06-07 02:00

‘shilohjolie’, ‘shilohpitt’, ‘shilohjoliepitt’, ‘shilohnouveljolie’, ‘shilohnouvelpitt’, ‘shilohnouveljoliepitt’ izenak, ‘.com’, ‘.org’, ‘.net’ eta ‘.info’ domeinuetan hartuta dagoz daborduko, maiatzaren 27az geroztik (umetxua jaio zan egunetik).

Musikea eta ardaoa

Imanol Sarasola Enologoa 2006-06-07 02:00   Jan edanak

Musikeak Jerezeko ardaoaren ontze prozesuan izan leiken eragina aztertu dabe. Oraindino ez dago emoitza argirik baina, edozein modutan, bide barriak zabaldu dira, ezezagunak eta interesgarriak.

Euskal bidaiak Bideak agentziaren eskutik

Iratxe Ormatza 2006-06-07 02:00   Euskaldunak munduan

Bideak agentziaren helburua bidaiak euskal ikuspuntutik eskaintzea da. Euskal herritarrak beste herri batera joaten diranean, lekuan lekuko euskaldunakaz ikusten dabe herria; diasporakoak Euskal Herrira etortean, bertokoakaz. Horretan oinarrituta, eskaintza zabala daukie bost kontinenteetan.

Billy Preston hil da

Bizkaie! 2006-06-07 02:00   Musikea

Scottsdalen (Arizona, AEB) hil da, 59 urte eukazala, giltzurruneko gatx baten ondorioz. Bosgarren beatle -a izenaz ezagutzen zan soul musikaria, Liverpooleko laukoteagaz egin eban lanagaitik.

Euskal Idazleen IX. Topaketea Bilboko Liburu Azokan

Bizkaie! 2006-06-06 02:00   Kulturea

Zazpikale Sariaren banaketeagaz emongo jako gaur hasierea Bilboko Liburu Azokearen seigarren egunari. Saria Juan Mari Irigoyenek jasoko dau.

‘En castellano, por favor’ jardunaldiak antolatu ditu Kontseiluak

Bizkaie! 2006-06-06 02:00   Euskerea berbagai

Euskerearen erabilerea sustatzeko hizkuntza-politika baten beharra adierazoko dabe gaur, bagilak 7, Donostiako Koldo Mitxelena kulturgunean egingo diran jardunaldietan.

Berri Txarrak Irlandan

Bizkaie! 2006-06-06 02:00   Musikea

Irish Basque Committees-en eskutik, Berri Txarrak taldeak hainbat kontzertu emongo ditu Irlandan bagilean Jaio. Musika. Hil Tour dalako birearen barruan.

Kanpoko Euskal Etxeen eta Gizataldeen arloan espezializetako bekea

Bizkaie! 2006-06-06 02:00   Euskaldunak munduan

Eskaintzen dan urteko irabazia 15.000 eurokoa da eta eskabideak aurkezteko epea 2006ko garagarrilaren 10ean amaituko da.

Nerea Ibarzabal eta Miren Amuriza nagusi El Carmen aretoan

Bizkaie! 2006-06-06 02:00   Bertsolaritzea

Bizkaiko Umeen eta Gaztetxuen XXIII. Bertsolari Txapelketan, Nerea Ibarzabalek eta Miren Amurizak eroan ebezan etxera Bilboko El Carmen aretoan jokoan egozan txapelak.

Hard Candy

Joseba Terreros 2006-06-06 02:00   Zinema kritikak

Film polemikoa izateko hainbat osogai daukaz; beharbada ez dau eztabaida handirik sortarazoko, baina ikus-entzuleei, behinik behin, kontraesan moralaren kezkea eragingo deutse.

Hirugarren besoa kendu deutsie ume txinatar bati

Bizkaie! 2006-06-06 02:00

Shangaiko Haurrentzako Medikuntza Guneak jakinarazo dau arrakastaz kendu deutsiela hirugarren besoa bi hilabeteko ume txinatar bati.

Leioan, 25.000 irribarre

Bizkaie! 2006-06-06 02:00   Kulturea

Antolatzaileek ' arrakasta handiko' edizino legez definidu dabe Leioako Umore Azokearen zazpigarren edizinoa.

Diru-laguntzinoa euskerazko ikas-materialarentzat

Bizkaie! 2006-06-06 02:00   Euskerea berbagai

Eusko Jaurlaritzeak 811.703 euro emongo ditu ikus-entzunezko eta euskarri informatikoko euskerazko ikas-materialetarako.

Bagilaren 5ean bete dira 31 urte Gabriel Aresti hil zala

Bizkaie! 2006-06-05 02:00

Olerkariak (1933ko urriak 14 — 1975eko bagilak 5) euskal poesia erabarritu eta gaurkotu eban. Poesiaren arloan ezagunagoa izan arren, beste genero batzuk be landu ebazan.

Leioako VII. Umore Azoka: saridunak

Bizkaie! 2006-06-05 02:00   Kulturea

Ohi danez, azken egunean (bagilak 4) profesionalez osotutako epaimahai batek aurkeztutako lanen artean onenak zeintzuk izan diran erabagi eban atzo Leioako VII. Umore Azokan.

»» Ikusi argazki guztiak (3)

Nazinoarteko Animazino Forumera joango dira Pausoka eta Dibulitoon produzino-etxeak

Iratxe Ormatza 2006-06-05 02:00   Euskaldunak munduan

Pauen (Frantzian) irailean egingo da Europako Cartoon Forum, produkzino-etxeek alkar ezagutzeko eta alkarren arteko finantzazino-bideak eratzeko helburuagaz.

Ken Zazpik Arriagan emongo deutso amaierea gaur bireari

Bizkaie! 2006-06-05 02:00   Musikea

Gernikarrek Gelditu denbora , hirugarren diskoa, aurkeztuko dabe gaur, bagilak 6, Bilboko Arriaga antzokian (20:00).