Euskerearen ganeko ikerlanen artxiboa
2006-07-03 02:00Artxiker euskerearen ganeko ikerlanak batzen eta zabaltzen dituan nazinoarteko liburutegi elektroniko barria da. Hiru bersino ditu: euskerazkoa, ingelesezkoa eta frantsesezkoa.
Euskerearen ganeko ikerlanak batzen eta zabaltzen dituan nazinoarteko liburutegi elektroniko barria da Artxiker . Hiru bersino ditu: euskerazkoa, ingelesezkoa eta frantsesezkoa.
Proiektua Frantziako Centre National de la Recherche Scientifique erakundeko ikergune biren arteko lankidetzearen frutua da: IKER (Euskerearen eta Euskal Testuen ganeko Ikerketa Gunea) eta CCSD (Centre Pour la Communication scientifique directe). Ganera, euskerea lantzen daben hainbat unibersidaderen laguntzinoa be badauka: Michel de Montaigne Unibersidadea (Bordeaux), Paue eta Aturriko Unibersidadea, Euskal Herriko Unibersidadea, Nafarroako Unibersidade Publikoa eta Deustuko Unibersidadea.
Artxiboaren helburuak honakoak dira: ikertzaileei euskerearen eta arlo tipologikoan euskeratik hur dagozan hizkuntzen ganeko lanak doban eskaintzea; lan horreek eskuratzeko bide erraza eskaintzea; artxiboko ikerlanei berehalako zabalkundea emotea; ikertzaileen artean, ikerlanen ganeko eretxi-trukaketan laguntzea; eta, azkenik, sare zientifiko osoa sortzea eta mantentzea.
Artikuluak argitaratutakoak (aldizkari, liburu, tesi...) edota argitaratu bakoak izan daitekez. Bilaketea egiteko, arloka, urteka eta autoreka egin daiteke. Arloak honeek dira: fonologia, morfosintaxia, semantika-pragmatikea, dialektologia, soziolinguistikea, psikolinguistikea, testuen ikerketea eta filologia, hiztegigintzea eta lexikologia, konparatismoa, euskerearen historia, espezialiadade hizkerak eta tratamentu automatikoa. Ganera, artxiboan sartutako azken 30 artikuluak zuzenean agertuko jakuz.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!