‘Oinetakoa. Arrasto bat historian’ erakusketea Bilboko Euskal Museoan

Bizkaie! 2006-07-03 02:00   Kulturea

Oinetakoen historia ezagutu ahal izango dogu Eldako Oinetakoen Museoaren erakusketa ikusgarri honetan. Bilboko Euskal Museoan egongo da ikusgai garagarrilaren 4tik urriaren 15era bitartean.

Atzera begirako erakusketa bat da oinetakoen gaur arteko historiari buruz, eta 115 oinetako egongo dira ikusgai orden kronologikoaren arabera antolatuta.

Ez al ginateke harrituko jakingo bageunke puri-purian dagozan plataformen jatorria veneziarrek erabilten ebezan oinetakoetan dagoala eta Veneziako uri ederrean metatzen dan lokatzetik eta uretik babesteko erabilten ebezala? Zer esango geunke punta karratuei buruz geure gurasoek be erabilteen ebezala jakin ezkero? Eta zer esan, bada, diseinatzaileentzat oraindino inspirazino iturri diran eta sortzaile ausartenei gozarazoten deutsen XIX. mendearen amaierako botinei eta takoiei buruz?

Azken batez, oinetakoa geure idiosinkrasiaren, geure estiloaren eta geure bizimoduaren adierazpena dogu; fetixistearen atsegina; gizarte mailearen bereizgarria; jazkerearen iraultza baten icebergaren punta; ergonomia eta erosotasunaren zalea eta estutasunen eta zaurien arerioa; oroimenaren oinetakoa; artistaren oinetakoa eta, jakina, txarolezko oinetakoa’ (Museo del Calzado de Elda, Alacant)’.

Oinetakoen historia ezagutu ahal izango dogu Eldako Oinetakoen Museoaren erakusketa ikusgarri honetan. Bilboko Euskal Museoan egongo da ikusgai garagarrilaren 4tik urriaren 15era bitartean.

Atzera begirako erakusketa bat da oinetakoen gaur arteko historiari buruz, eta 115 oinetako egongo dira ikusgai orden kronologikoaren arabera antolatuta.

Hona hemen erakusketa honetara batutako oinetakoetako batzuk: Pertsiako Cambises erregearen sasoiko (K.A 528) sandalia baten erreprodukzinoa; barroko berantiarreko rococoaren (XVIII. mendea) eragina dauen emakumezkoen oinetakoa; zenbait oinetako ‘berezi’, besteak beste, bota fetixista edo Eldako Oinetakoen Museoak antolatzen dauen Lápiz de Oro Lehiaketan aurkeztutako ‘Gernika’ oinetakoa.

"Oinetakoa. Arrasto bat historian’ izenburuko erakusketan, oinetakoen bilakaerea eta garai bakotxean oinetakoek izan dabezan ezaugarriak izango doguz ikusgai.

Historia

Antxina, oinetakoak babestu ez eze, gizarte mailea be adierazoten eben. Egipton Faraoiak eta dignatarioek baino ezin eben oinetakorik erabili; Grezian, barriz, gizon libreak eta esklaboak bereizten ebezan oinetakoek.

Erdi aroa eta aro modernoa

Erdi aroan, Errenazimentuan eta Barrokoan, hiru pertsonaia historikok ezagutarazo ebezan hiru oinetako motarik garrantzitsuenak...

XII. mendetik, jente guztia hasi zan polainak jazten Anjou-ko dukearen ereduari jarraituz.

XV. mendean, Frantziako Karlos VIII.ak punta karratuko oinetakoak jarri ebazan modan (bere oin itxurabakoak ezkutatzeko), eta ‘behi mutur’ edo ‘hartz zango’ izenaz ezagutu ziran. XVII. mendean irudi dotoreagoa bilatzen da takoidun zapatetan. Luis XVI.ak bere altuera txikia disimuletako erabilten ebazan.

XIX. mendea

XIX. mendearen hasieran, takoiak bere lekua itxi eutson oinetako zapalari eta eskarpin estuei. 30. hamarkadearen amaieran, botoiduna zein lokarriduna izan, botina nagusitu zan, eta takoia gero eta luzeagoa egin zan urteak pasau ahala.

Bestalde, azpantarrak edo polainak sortu ziran. Mendearen erdialdera, historian arrakastarik handiena izan dauen oinetakoa sortu zan: Oxford oinetakoa.

XX. mendea

Emakumeak esfera publikora hedlu eta emantzipazinoa lortzeagaz batera, emakumeen jazteko modua aldatu egin zan XX. mendean.

Lehen mundu gerrearen ostean, desagertu egingo da arian-arian emakumeen ibilerea eragozteko jokerea eta erosotasuna bilatuko da.

50. hamarkadeak ezagutarazo ebazan orratz erako takoiak, karga sexual handiko ikurra. 60. hamarkadeak, barriz, hippyen mobimentuagaz batera, irudimena askatu eban mokasinen, plataforma handien eta eskalapoien inguruan eta botearen berpizkundea izan zan. Mende horretako azken bi hamarkadetan, moda diseinatzaile handien ospea zabaldu zan eta horren ondorioz hainbat eta hainbat modelo eta estilo agertu ziran, izan be, une bakotxerako eta persona bakotxarentzat oinetako bat sortu zan.

Kirol oinetakoak

XIX. mendean kirola jentarteratu egin zan eta, gomazko zoladun oihal zurizko zapatilea abiapuntutzat hartuta, hainbat eta hainbat oinetako mueta asmau ebezan kirola egiteko. Baina kirol oinetakoen ezaugarririk nabarmenena da erabilerea orokortu egin dala azken hogei urteotan. Egokitzapen horren islarik argiena tenis oinetakoak dira, dana dala, bolatokiko oinetakoek egungo diseinuetan izan daben eragina izan da azken iraultzea.

Beste herrialde batzuetako oinetakoak eta bertako oinetakoak

Herri eta estadu bakotxaren bilakaereak sekulako eragina dauka oinetakoetan, hori dala eta, aldaketa edo tradizino politiko, sozial eta kulturalen irudiko oinetakoak agertu izan dira.

Bestalde, estadu bakotxaren barruan herrialde bakotxak be bere oinetakoak izaten ditu, herritarren lanagaz eta folkloreagaz lotura estua daben oinetakoak, hain zuzen; horren erakusgarri, Kantabriako zurezko eskalapoi tipikoak edota Euskal Herriko baserritarren abarkak nabarmendu daitekez.

Euskal Museoa / Bisita gidatuak

Bisitaldi gidatuen zerbitzua martitzenetik barikura izaten da. Ordu erdikoak eta aldez aurretik berbatu beharrekoak dira 94 415 54 23 telefonoan. Prezioa: 15 euro

Orduak: 11:00 / 13:00 / 15:30

http://www.euskal-museoa.org

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu