Nontzeberri webguneak Kalesound Maketa Lehiaketea jarri dau martxan

Bizkaie! 2007-06-05 02:00   Musikea

Lehiaketearen lehenengo edizinoan, gura dauen taldeak edo bakarlariak parte hartu leike, jaioterri eta bizilekua diranak dirala. Derrigorrezko baldintzak dira kantak euskeraz izatea, diskorik argitaraturik ez izatea diskoetxe komertzial batean eta kantak originalak izatea, ez bersinoak.

Arbaso taldeak lehenengo diskoa kaleratu dau

Bizkaie! 2007-06-04 02:00   Musikea

'Bizitzaren helmugan' izeneko diskoan rocka jorratzen dabe ondarrutarrek, ikutu melodiko bategaz. Euskal Eskola Publikoaren Jaian kontzertua emon ostean, zapatuan, bagilak 9, Ondarroako Kamiñazpi auzoko jaietan izango dira.

Bertsoa gaztetarik osasuntsu

Gorka Intxaurbe Etxebarria 2007-06-04 02:00   Bertsolaritzea

Bizkaiko Umeen eta Gaztetxuen XXIV. Bertsolari Txapelketan, hamalau urtera artekoen artean, Nerea Ibarzabalek jantzi eban txapela eta Elene Lejarzegi izan zan txapeldunordea. Gazteen mailan, Jone Uriak jantzi eban txapela eta Miren Amuriza bigarrena izan zan baina biak be mereziduta euken txapel baltza.

Xabier de Felipe, 19 urteko biolinista bilbotarra Schleswig-Holstein Orkestran

Bizkaie! 2007-06-04 02:00   Euskaldunak munduan

Oraintsu ‘Acordes-Caja Madrid 2007’ Saria irabazi dauen ‘Kinteto Musikene’-ko biolinistea dan Xabier de Felipe, 19 urteko musikari bilbotarra, izan da Schleswig-Holstein Mundu Mailako Gazte Orkestran hartu daben euskaldun bakarra.

'Gernikako bonbardaketa: oroimen grafikoa'

Bizkaie! 2007-06-04 02:00

Gernikako bonbardaketearen 70. urteurrenaren harian, Gernikazarra Alkarteak Bilbao Bizkaia Kutxa Fundazinoaren lankidetzeari esker argitaratu dau Vicente del Palacio eta Juan Antonio Carballo historialarien lana; azken urteotako lanaren emoitzea da eta egileek makinatxu bat argazki eta administrazino agiriak batu ditue. Liburua, gaur, bagilak 4 aurkeztu dabe Bilboko XXXVII. Liburu Azokako ekitaldien artean.

Umeen artean euskerea sustatzeko kanpainea martxan dago Bizkaiko 31 udalerri eta 3 mankomunidadetan

Bizkaie! 2007-06-04 02:00   Euskerea berbagai

‘Esan eidazu Euskeraz-Dímelo en Euskera’ lelopean, Bizkaiko 17.000 familiak baino gehiagok ume jaiobarrien eta 1-6 urte bitarteko umeen hurreko inguruan euskerea sustatzeko aholkuak jasoko ditue. Alkarbide bilguneak koordinauta eta Bizkaiko Foru Aldundiak babestutako kanpainearen helburu nagusia euskerea belaunaldiz belaunaldi transmitudutearen garrantzia nabarmentzea da.

»» Ikusi argazki guztiak (3)

EAEko 7.804 ikasle arratsaldean hasiko dira selektibidadea egiten

Bizkaie! 2007-06-04 02:00

Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) 7.804 ikaslek gaur, bagilak 6, hasiko ditue hautaprobetako azterketak Euskal Herriko Unibersidadean (EHU). Horreetariko 4.080k egingo dabe probea euskeraz eta gainontzeko 3.724k gaztelaniaz. Azterketak hiru egunetan egingo ditue, barikura arte.

Barrikuntzak EIEren web orrian

z 2007-06-04 02:00

Euskal Idazleen Agente Digitala izateko helburuagaz ondoko hiru elementuak hornidu eta buztartu behar izan ditue: idazleak, zerbitzuak eta administrazinoa.

Bereizkeria, bardintasunaren izenean

Bizkaie! 2007-06-01 02:00   Euskerea berbagai

Behatokiak Baionan aurkeztutako ‘Hizkuntza-eskubideen egoerea Euskal Herrian, 2006an’ txostenak aurreko txostenek jasotako ondorioak berresten ditu: hizkuntza-eskubideak Euskal Herri osoan urratzen dirala.

Sagrario Aleman eta Joseba Lakarra euskaltzain oso izentau ditu gaur Euskaltzaindiak

Bizkaie! 2007-06-01 02:00   Euskerea berbagai

Sagrario Aleman eta Joseba Lakarra euskaltzain oso izentau ditu gaur Euskaltzaindiak, Bilbon egin dan osoko bilkuran. Biak izentau ditue Euskaltzaindiaren Arautegiak agintzen dauen gehiengo osoa lortu ondoren.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Tabakoaren legea indarrean egon arren, kea guraina

Oscar Dominguez 2007-06-01 02:00   Begi betegarri

Elhuyar Fundazinoaren Basque Research web guneak diseinu barria eta atal barriak izango ditu

Bizkaie! 2007-06-01 02:00

Basque Research web gunea (www.basqueresearch.com) orain bost urte sortu eban Elhuyar Fundazinoak, Euskal Herriko ikerketa, garapen eta barrikuntzaren erakusleiho izateko helburuagaz. Hain zuzen be, bosgarren urteurrena beteteagaz batera, diseinu barria eta atal barriak izango ditu Basque Researchek.

I could never be your woman

Joseba Terreros 2007-06-01 02:00   Zinema kritikak

Komedia erromantiko hau genero arazoen ganeko tipiko topikoen marapilo merke bat besterik ez da, amodio eta desamodio, engainu eta desengainuez jositakoa. Pelikuleak aurrera egin ahala, gidoia gero eta sinple eta kokoloagoa da; sinplekeria eta azalkeriez ganezka agiri jaku, gogaikarri eta ahul.

Hegaldi ‘merke’ faltsuak

Testua Eta Argazkiak Zigor Aldama 2007-06-01 02:00   Bidaide

Zelan da posible hegazkin-txartel bat etxetik aireportura taxiak kobretan deutsuna baino merkeagoa izatea? Galdera hori egiten deutsat askotan neure buruari eta seguru nago zuetariko askok be bai.

»» Ikusi argazki guztiak (6)

Elikagaien etiketetako informazinoaren harian

Amaia Laforga Dietetika Eta Gizaki Elikaduran Diplomatua 2007-06-01 02:00   Jan edanak

Etiketako informazioa adi irakurtea komenidu da fabrikatzaileak kontsumitzailearen aurrean hartu dauen konpromisoaren ezaugarria baita. Arauak, oro har, etiketeak argia eta zorrotza izan behar dauela xedatzen dau, ezaugarri, osoketa, izaera, kopuru, jatorri edo fabriketako moduari jagokonez; kontsumitzaileari nahasterik ez sortzeko modukoa izan behar dau.

'Oso ona' 2006ko uzta Errioxan

Imanol Sarasola 2007-05-31 02:00   Jan edanak

Errioxako Jatorrizko Izendapeneko Plenoak, 2006ko ardao partideari kalifikazino ‘Oso ona’ emotea erabagi dau. Balorazino hau, Errioxako Jatorrizko Izendapen kalifikazinoa, uzta desberdinen kalifikazinoa, oraintsu onartutako ezaugarri zorrotzen arabera egina dago.

Mikel Zalbide euskaltzain osoak sarrera-berbaldia egingo dau zapatuan

Bizkaie! 2007-05-31 02:00   Euskerea berbagai

Goizeko 11:00etan hasita, Donostian, Gipuzkoako Foru Aldundiaren Jargi Aretoan izango da ekitaldia bagilaren 2an. 'Pedagogoa Batzar Nagusietan. Hizkuntzen azterbideak, Iturriagaren argitan' da berbaldiaren izenburua. Ostean, Henrike Knörr euskaltzainak erantzungo deutso.

Ezkontza zibilen kopuruak gora egin dau

Bizkaie! 2007-05-31 02:00

Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE) sexu desbardineko personen arteko 10.201 ezkontza egin ziran 2005. urtean, aurrekoan baino 584 gitxiago, hau da, % 5,4 gitxiago. Ezkontza horreen guztien artean, % 44,4 zibilak izan ziran (4.525).

Oskorri ‘Banda Band’, Oskorriren 35. urtebetetzea Bilboko Bandeagaz

Bizkaie! 2007-05-31 02:00   Musikea

35 urte, 33 disko eta ilusinoa eta sormena ganezka dituan taldea

BilbaoMusikaren aspaldiko proposamenari erantzunez eta urtebeteko lan saio gogorren ondoren dator disko barrizale eta berezi hau. Natxo de Felipe abeslariaren esanetan, ‘erronka handia zan disko hau ze Oskorriren nortasunari eutsiz atmosfera eta sonoridade desbardinak lantzea zan gure asmoa eta emoitzeagaz pozik, harro gagoz'.

»» Ikusi argazki guztiak (3)