Alhondiga Bilbaok zenbait ikastaro antolatu ditu literaturearen korronte barrietan sakontzeko

Bizkaie! 2008-01-03 14:54   jardunaldiak

Ikastaro honeetan parte hartu gura dabenek, Alhondiga Bilbaoren web-orrian (www.alhondigabilbao.com) topauko daben inskripzino-orria betez emon ahal izango dabe izena. Lehenengo ikastaroan izena emoteko epea urtarrilaren 11n amaituko da.

Alhondiga Bilbao zentroak, Germán Sánchez Ruipérez Fundazinoaren eskutik eta ALDEEren (Artxibategi, Liburutegi eta Dokumentazino Zentroetako Profesionalen Alkartea) lankidetzeagaz, ekimen barri bat antolatu dau, profesionalen eta ikasten jarraitu nahi daben personen artean ezagutzaren trukea ahalbidetzeko eta ezagutzak amankomunean jarteko asmoz. Horren haritik, programazinoaren ardatza literaturearen korronte barriak aztertzea eta korronte horreetan sakontzea izango da.

Ikastaroak literatura irakasleei, udal eta eskola liburutegietako profesionalei eta gurasoen alkarteei dagoz zuzenduta batez be, eta ‘Irakurketea eta irakurleak mende barrirako’ programearen barruan dagoz. Urtarrilean hasiko dira, ikus-entzunezkoen hizkuntzeari buruzko ‘Irudiak irakurri: prentsa, telebista, zinea eta beste pantaila batzuk’ ikastaroagaz.

Ikastaro teoriko eta praktikoa izango da. Bertan, irudiaren hizkuntzeari, irudien modalidade desbardinei (irudi finkoa eta irudia mobimentuan) eta irudien adierazpen-bide desbardinei buruzko gogoetak, adibideak eta ariketa praktikoak landuko dira. Era berean, kultura tradizionalaren eta gaur egun bizi dogun gizarte mediatikoko ikus-entzunezkoen kulturearen ikuspegiak alderatuko dira. Ikastaroa Bilboko Merkataritza Ganberaren egoitzan izango da, urtarrilaren 17an eta 18an, zentro bilbotarreko iturriek adierazo dabenez.

Ikastaro honeetan parte hartu gura dabenek, Alhondiga Bilbaoren web-orrian (www.alhondigabilbao.com) topauko daben inskripzino-orria betez emon ahal izango dabe izena. Lehenengo ikastaroan izena emoteko epea urtarrilaren 11n amaituko da.

Bestalde, zezeilaren 14 eta 15erako, Alhondiga Bilbaok ikastaro bat antolatu dau gazte eta liburutegien arteko hartu-emonetan sakontzeko. Ikastaroaren izenburua da ‘Gazteak eta liburutegiak: ezusteko hartu-emonak baino zeozer gehiago’. Ikastaro honetan, liburutegiaren eta nerabeen arteko hartu-emonak ezartzen eta finkatzen lagundu daben lan-ildo, jarduera eta materialen barri emongo da.

Apirilaren 3an eta 4an, ‘Irakurlea haur eta gazte literaturearen bitartez eregi’ gaiari buruzko ikastaroa izango da. Ikastaro honetan haur eta gazte literatureak irakurketa-ohituren sorkuntzan eta heldutasunean dauen zeregina aztertuko da, batetik, gertatzen ari diran fenomenoei kasu eginez (titulu izarrak, liburu-jokoak, irudiaren irakurketea), eta bestetik, lan mota desbardinen literatur kalidadea modu egokian baloretako erispideak ezarriz.

Ekimen hau 'hótik at' (Alhondiga Bilbaoren eraikinetik kanpo) programearen barruan dago eta horren bitartez, jarduerak antolatuko dira uriko zenbait espaziotan. Alhondiga Bilbaok ez ditu 2009ra arte espazio guztiak martxan izango, baina, bien bitartean, 'hótik at' programeak erantzuna emongo deutsee herritarrek ahalik eta arinen zentroaz gozetako azaltzen dituen asmoei.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu