Rafael Aburto arkitekto bizkaitarraren erakusketea Bilbon ikusgai

Bizkaie! 2008-01-03 11:30   Kulturea

‘Rafael Aburto. Arkitekto bizkaitarra’ izenburuko erakusketea urtarrilaren 9tik zezeilaren 29ra arte egongo da ikusgai Bilbon, EHAEOren Bizkaiko ordezkaritzearen egoitzan eta Iñaki Bergera arkitekto gasteiztarra izango da komisarioa.

Euskal Herriko Arkitektoen Elkargo Ofizialeko (EHAEO) Bizkaiko Ordezkaritzeak eta Arkitektoen Kutxa Fundazinoak ‘Rafael Aburto. Arkitekto bizkaitarra’ izenburuko erakusketea antolatu dabe. Urtarrilaren 9tik zezeilaren 29ra arte ikusgai izango dan erakusketea EHAEOren Bizkaiko ordezkaritzearen egoitzan egongo da, eta Iñaki Bergera arkitekto gasteiztarra izango da komisarioa.

Iñaki Bergera ‘Rafael Aburto, arkitektoa. Beste Modernitatea’ tesiaren egilea da. Doktore Arkitekto titulua lortu eban tesiagaz eta Arkitektoen Kutxa Fundazinoak saritu eta argitaratu eban lana 2005ean. Iñaki Bergera, beraz, materia honetan aditua da, eta erakusketeari hasiera emongo deutson ponentzia zuzenduko dau.

Erakusketearen antolatzaileek azaldu dabenez, ‘Rafael Aburto. Arkitekto bizkaitarra’ erakusketeak zeozelan ahaztuta egon dan arkitekto baten personaia berreskuratu nahi dau. Rafael Aburtok (Getxo, 1913) ez dau sekula ikuskapen profesionalik jaso. Haren lana, nahiz eta eskasa izan, sailkaezina da, ez ohikoa, baina puntu honetatik aurrera bere erakargarritasuna nabaritzen da.

Erakusketea neurri handiko zortzi kutxek osotzen dabe. Kutxa horreek autorearen uniberso personalaren adibide zabal batzuk gordeten ditue -planoak, zirriborroak, eskemak, marrazkiak eta koadroak-, guztiak originalak. Euren bidez, autorearen bilaketa, bihozmin eta burruka lengoaiaren barruan sar daiteke.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu