Bizkaiko eta Gipuzkoako foru aldundiek harrerea egingo deutsie Euskadi Txirrindularitza Fundazinoari bere 15. urteurrenaren hasieran
2008-01-02 10:40Miguel Madariagak, Euskadi Txirrindularitza Fundazinoaren urrezko ezaupidea eskainiko deutso Jose Luis Bilbao jaunari, 15 urte honeetan zehar erakunde foralak emondako laguntzinoa eskertu guran. Horrezaz gan, Euskaltel Euskadiko managerrak, Fundazinoaren urteurrenean taldea osotzen daben txirrindulari guztiek sinatutako maillota emongo deutso.
Miguel Madariaga, Euskadi Txirrindularitza Fundazinoko Presidentea, Igor Gonzalez de Galdeano, Euskaltel Euskadiko Idazkari Teknikoa, taldeko Bizkaiko txirrindulari guztiak eta Gipuzkoako batzuk, Bizkaiko Foru Aldundiko egoitzan egongo dira gaur goizean, urtarrilak 3, Jose Luis Bilbao Jaunagaz, Bizkaiko Ahaldun Nagusiagaz.
Harrera aretoan, Miguel Madariagak, Euskadi Txirrindularitza Fundazinoaren urrezko ezaupidea eskainiko deutso Jose Luis Bilbao jaunari, 15 urte honeetan zehar erakunde foralak emondako laguntzinoa eskertu guran. Horrezaz gan, Euskaltel Euskadiko managerrak, Fundazinoaren urteurrenean taldea osotzen daben txirrindulari guztiek sinatutako maillota emongo deutso.
Arratsaldean, barriz, Euskadi Txirrindularitza Fundazinoko ordezkariak Donostiara joango dira. Han, Markel Olano jaunagaz, Gipuzkoako Ahaldun Nagusiagaz alkartuko dira. Arratsaldeko 18:30etatik aurrera erakundearen egoitzara helduko dira (Plaza Gipuzkoa). Harreran, Miguel Madariagak Euskadi Txirrindularitza Fundazinoaren urrezko ezaupidea eskainiko deutso Markel Olano jaunari, foru erakundeak emondako laguntzinoa eskertzeko. Era berean, Euskaltel Euskadi taldeko managerrak, Fundazinoaren 15. urteurrenean taldea osotzen daben txirrindulariek sinatutako maillot bat emongo deutso.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!