Berrizko toponimia jasoteko beka-deialdia zabalduko dabe

Bizkaie! 2008-01-04 11:32   Euskerea berbagai

Lana egiteko, 20.000 euro emongo ditu bekeak eta 14 hilabeteko epea izango da amaitzeko. Bertako hainbat leku, baserri, iturri, mendi izen eta abar desagertu aurretik jaso eta aztertzea da helburua.

Berrizko toponimia oraindino jaso barik dagoala, herriko kultur ondarearen zati garrantzitsu bat dala-eta bertako hainbat leku, baserri, iturri, mendi izen eta abar desagertu aurretik jaso eta aztertzea komeniduko litzatekela kontuan izanda, Berrizko Udalak beka-deialdia zabaldu dau herriko topinimia batu, aztertu eta finkatzeko. Lana Udalaren Euskera eta Kultura Batzordearen ardurapean egingo da eta, beti be, Euskaltzaindiaren gidaritzapean.

Lana egiteko, 20.000 euro emongo ditu bekeak eta 14 hilabeteko epea izango da amaitzeko, Berrizko Udaleko iturriek jakinarazo dabenez.

Lana euskeraz aurkeztu beharko da eta eskatzaileak Euskal Filologia edo Historia ikasketak eginda edo azken mailan izatea lehenetsiko da; bestela, euskal hizkuntzalaritzan ezagupen eta trebakuntzea egiaztau beharko dau.

Memoria eta gainontzeko agiriak aurkezteko epea bekearen oinarrien iragarkia eguneroko prentsan argitaratzen danetik hasita 15 egunekoa izango da. Berrizko Udalak jakinarazo dau urtarrilaren bigarren hamabostaldian argitaratuko dauela bekeari jagokozan oinarriak.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu