EGOk Bilboko Euskalduna Jauregian amaituko dau neguko kontzertuen birea
2008-01-03 14:08 MusikeaEibarren abenduaren 22tik urtarrilaren 6ra bitartean egiten ari dan EGOren 22. lan-topaketen barruan dago neguko birea. Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailak bultzatzen dau egitasmoa, BBK, Kutxa eta Vital Kutxaren gizarte-ekintzakaz alkarlanean.
Euskal Herriko Gazte Orkestreak (EGO) kontzertua eskainiko dau bihar, urtarrilak 4, Bilboko Euskalduna Jauregian, 20:00etatik aurrera, eta modu horretan amaituko dau euskal uriburuetatik egin dauen neguko kontzertuen birea. Danetara, 52 gaztek osoturiko orkestreak Vivaldiren ‘Lau urtaroak’ bideo-klip bategaz eta Saint Säens-en ‘Morceau de Concert op. 94’ interpretauko ditu.
EGOk prentsa ohar bidez jakinarazo dauenez, neguko kontzertuen birea Gasteizen hasi zan eta gaur iluntzean Donostiako Kursaalen joko dau, 20:00etatik aurrera. Barikuan Bilbon eskainiko dauena izango da birearen azkena.
Gainera, aurretik EGOko kide izandako Ekhiñe Olano tronpa-jole tolosarra eta Claudia Bak biolin-jole oiartzundarra izango dira orkestra gazteagaz batera Euskaldunako agertokian.
Eibarren abenduaren 22tik urtarrilaren 6ra bitartean egiten ari dan EGOren 22. lan-topaketen barruan dago neguko birea. Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailak bultzatzen dau egitasmoa, BBK, Kutxa eta Vital Kutxaren gizarte-ekintzakaz alkarlanean.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!