Santiago Arbaizaren pinturak ikusgai dagoz Bilboko Barrainkuako udaltegian

Bizkaie! 2008-01-07 13:29   Kulturea

Artista gaztearen azken bost urteotako ibilbidea egongo da ikusgai gaur hasita, astelehenetik barikura, 9:00etatik 13:00etara eta 16:00etatik 21:00etara. Obrek koloreagazko eta argiagazko dauen lilurea eta elementu horreek naturako arlo desbardintan daben eragina azaleratzen dabe.

Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailak Santiago Arbaiza Mentxaka pintore bilbotarraren obren erakusketea antolatu dau Barrainkuako udaltegian urtarrilaren 18ra arte. Artista gaztearen azken bost urteotako ibilbidea egongo da ikusgai gaur hasita, astelehenetik barikura, 9:00etatik 13:00etara eta 16:00etatik 21:00etara.

Santiago Arbaiza Mentxakaren (Bilbo, 1973) obrak koloreagazko eta argiagazko dauen lilurea eta elementu horreek naturako arlo desbardintan daben eragina azaleratzen dau erakusketa honetan. 2002ko 'La noche del peluche Sam' edo 2007ko 'Marina 3' margoek dripping teknikearen erabilerea erakusten dabe.

Teknika horrek Arbaizaren lana Jackson Pollock espresionismo abstraktuko maisuaren lanen pare jarten dau. Margolanotan, artistearen arabera, 'armonia topau eta sormena eta irudimena sustatu gura dodaz'.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu