Errege bezpera indartsua Gernikan

Bizkaie! 2008-01-02 13:07   Musikea

Datorren urtarrilaren 5ean, errege bezperan, kontzertu ederra antolatu dabe Astran gaueko 20:00etatik aurrera; taula gainean, Effectus, Latzen eta Sharon Stoner izango dira.

Datorren urtarrilaren 5ean, errege bezperan, kontzertu ederra antolatu dabe Astran gaueko 20:00etatik aurrera; taula gainean, Effectus, Latzen eta Sharon Stoner izango dira.

Batetik, Latzen, Oñatin 1993an sortutako heavy metal musika taldea izango da. ‘Kontzientzia ala infernua’ izan zan taldearen lehen estudio-diskoa. Bigarrena, barriz, ‘Ardi Larruz’ izan zan. Oinarri erritmiko sendo eta metaleroz osoturiko abestiak ditue, gitarra punteo distiratsuakaz. Ahotsak, barriz, melodiak osotzeko erraztasun apartu dauka, lakarrak batzuetan eta, leunak tarteka. Aitagarria da Laztana, oso ezaguna eta askoren abesti kuttunaren sortzaileak dirala. Aurten, taldearen banatzetik zortzi urte igaro diranean, taldea barriro alkartu da, ‘Infernuko Ateetan Tour’ izeneko biran buru-belarri dabilzalarik. Euren esanetan, tour hau Latzenen despedida-birea izango da.

Bestetik, Sharon Stoner, 2001ean Oñatin sortutako musika taldea da. 2003ko Euskadi Gazteako maketa lehiaketan parte hartu eta laugarren postua eskuratu eben entzulegoaren botuen zerrendan. 2004an, Danbaka izeneko Debagoieneko lehen maketa lehiaketea irabazi eben. Hori dala eta, 2006an ‘3000 bira’ izeneko diskoa plazaratu eben. Urte horretan, Bilbo Hiria Pop Rock lehiaketan talde onenaren saria jaso eben ‘Azkena Rock Festival’ lako jaialdi garrantzitsuan parte hartzeko aukerea eskuratuz.

Azkenik, Effectus, 2001ean sortutako talde gernikarra da (orduan Garraxi izenpean). Urteen poderioz eta formazinoaz gan estiloa be asko aldatu dabe. Estiloari jagokonez ‘agrometala’ jorratzen dabe. Euren estudio lana, ‘Zulo Desberdinetan’, 2007ko martian kaleratu eben. Zuzenean talde handiakaz batera joteko aukerea izan dabe, berbarako Sepulturagaz. Sarrerei jagokenez, ‘ez da mugatua’ izango eta leku handia danez, ez da ezelako arazorik izango. Sarrerak kontzertu egunean bertan arratsaldeko 18:00etatik aurrera 5 euroren truke erosi ahal izango dira Astrako txarteldegian.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu