Sestaoko XX. Txotxongiloen Nazinoarteko Jaialdia zemendiaren 25etik abenduaren 3ra
2006-11-24 01:00 KultureaSestaoko Txotxongiloen Nazinoarteko Jaialdiak 54.000 euroko inbersinoa izan dau aurten. Jaialdi sendotua da daborduko. Kontinente guztietako 144 talde baino gehiagok hartuko dabe parte eta urtero 4.000 ikusle baino gehiago batzen ditu. Azken 20 urteetan 480tik gora saio eskaini dira, 100.000tik gora ikuslegaz.
Elhuyar Hiztegiaren hirugarren edizinoa aurkeztu dabe
2006-11-24 01:00 Euskerea berbagaiElhuyar Hiztegia (euskara-gaztelania/castellano-vasco) lanaren hirugarren edizinoa aurkeztu barri dabe, lehenengoz argitaratu zaneko hamargarren urteurrena beteten dan honetan. Itziar Nogeras Elhuyar Fundazinoko zuzendari nagusiak, Antton Gurrutxaga hiztegiaren zuzendari teknikoetako batek eta Lurdes Ansa Elhuyar Edizinoak saileko arduradunak emon ditue hiztegi barrituaren zehetasunak.
Zaldi-lasterketea Eako hondartzan
2006-11-24 01:00Abenduaren 8an, zaldi-lasterka zaleek zita berezia izango dabe Eako hondartzan. Busturialdean lehenengoz egingo da holako lasterketa bat hondartza batean eta, zaldi-lasterketen ezaugarriak kontuan hartuta, ikusgarria izango dala esan daiteke.
‘Aisia euskaraz bizi’ jardunaldiak Durangon
2006-11-24 01:00 Euskerea berbagaiTopagunea Euskara Alkarteen Federazinoak antolatutako ‘Aisia Euskaraz Bizi’ jardunaldiak izan dira atzo, zemendiak 23, Durangon.
Euskal jokogintzearen katalogoa zabaltzen
2006-11-24 01:00 Euskerea berbagai Ikastolen Elkarteak lau produktu barri aurkeztu dituHerri tradizinoan oinarritutako baliabide didaktikoak eta ohiko joko didaktikoak euskeraz garatzeko eta ikastolei Hezkuntza Proiektua eta Curriculum Proiektua garatzen laguntzeko dira. Lanok honako honeek dira: ‘Animalien alfabetoa’, ‘Nor da nor?’, ‘Auskalo: euskal triviala’ eta ‘Zazpi, buru bete bazpi’ lehenengo DVDa.
Aldapa VII. Maketa Lehiaketako finalistak
2006-11-24 01:00 MusikeaZemendiaren 25ean, zapatuan, hasiko da Aldapa VII. Maketa Lehiaketea. Berrizko Hiltegixe Gaztetxean izango dira kontzertu guztiak.
Sagarrondotik 07
2006-11-24 01:00 Musikea2007ko Sagarrondotik jaialdia martiaren 17 eta 18an izango da.
Hankaz gora barriro Velux 5 Oceans
2006-11-24 01:00 Euskaldunak munduan Goldingek Thomson erreskatau dau eta Basurko aurrera doa lemaren junturearen zuntzak eta kroskoa arrakalatuta Velux 5 Oceans estropadan ez dago bakerik. Alex Thomsonek agur esan deutso estropadeari eta, orain, 6 parte-hartzaile besterik ez dira geratzen.Bilboko Txistularien Bandeak eta Alos Quartet ganbera-musika taldeak disko bat kaleratu dabe
2006-11-24 01:00 MusikeaLehen disko honek txistua eta harizko musika-tresna klasikoak buztartzen ditu, eta zuzenean aurkeztuko da Bilboko Euskalduna Jauregian zemendiaren 29an.
Ruper Ordorikaren 'Memoriaren mapea'
2006-11-24 01:00 MusikeaBilboko Kafe Antzokian aurkeztu dau musikari oñatiarrak ‘Memoriaren mapa’ diskoa, ‘eskaini neban lehenengo kontzertua be hemen izan zalako eta leku hau berezia dalako niretzat’. Hamaika kanta akustikoz osotutako lana da, Joseba Sarrionaindiaren poemei musikea jarrita. Ordorikaren esanetan, ‘lan hau egiten dodan lehenengo bakarkako lana dalako’.
Euskal Irudigileen Elkarte Profesionalak ‘El balanzin’ aldizkariaren bigarren zenbakia kaleratuko dau
2006-11-24 01:00Getxoko V. Komiki Azokea dala-eta, Euskal Irudigileen Elkarte Profesionalak (EIEP) ‘El balanzin’ aldizkariaren bigarren zenbakia argitaratuko dau.
Euskal Diasporea Durangoko Azokan egongo da
2006-11-24 01:00 Euskaldunak munduanJakina, www.bizkaie.biz aldizkari elektronikoa Durangoko Liburu eta Disko Azokan egongo da, baita Euskal Herriko argitaletxeak be. Eta horreekaz batera, euskal diasporeak be bere lekua izango dau. Ganera, aurten, Azokearen gaia biajeak izango dira, eta, halan ba, mundua azokan bertan izango dogu.
Guadalajarako (Mexiko) Nazinoarteko Liburuen Azokan dagoz hamaika argitaletxe
2006-11-24 01:00 Euskaldunak munduanFrankfurteko Nazinoarteko Liburuen Azokearen ondoren, Guadalajarakoa da munduko garrantzitsuena. Eta, gaztelaniaz berba egiten dan herrialdeetan, berau da azoka nagusia. Zemendiaren 25ean zabalduko dabez azokako ateak eta ez dabez zarratuko abenduaren 3ra arte.
Ikurrinea Moncloan
2006-11-23 01:00Madrileko Euskal Milizien historia
Izenburu horregaz laburtzen eban Jesús Galindezek Madrilera joandako euskaldunen ganean 1945ean idatzitako ‘Los vascos en el Madrid sitiado’ liburuko atal bat. Liburuan, Galindezek 1936ko gerran euskaldunek Espainiako uriburuan izandako burrukea batzen dau eta, beste euskaldun askoren artean, Madrilen euskaldunek eratutako Euzkadiko Gudarostea eta euskal milizien historia be kontetan dau.
Bikoizketearen ganeko jardunaldia Eskoriatzan
2006-11-23 01:00 Euskerea berbagaiEuskal Itzultzaile, Zuzentzaile eta Interpreteen Alkarteak (EIZIE) euskerazko bikoizketearen inguruko jardunaldia antolatu dau Eskoriatzan zemendiaren 23rako Mondragon Unibersidadearen HUHEZI Fakultadean.
Manuel Rivas galiziarrak bere azken eleberria aurkeztuko dau gaur Bilbon
2006-11-23 01:00 KultureaManuel Rivas (A Coruña, 1957) kazetari, eleberrigile, saiogile eta olerkariak ‘Los libros arden mal’ bere azken eleberria aurkeztuko dau gaur, hilak 23, Bilboko Bidebarrietako Liburutegian, 20:00etan hasiko dan errezitaldi literario-musikal batean.
Gasteiz, munduko argazkigintzearen epizentroa
2006-11-23 01:00 KultureaUrriaren erdialdean hasi eta abenduaren 3ra arte, Gasteiz fotoperiodismoaren gune bihurtu da, eta parekorik ez daukan ibilbidea sortu dabe antolatzaileek, argazkitik argazkira eta estilotik estilora. Ez da Periscopio izeneko ekimena martxan ipini daben lehenengo aldia, baina, zalantza barik, aurtengoa da edizinorik potenteena, argazkigintzearen mundu osoa Arabako uriburura begira geratzeko modukoa.
Balendin Enbeitaren jaiotzearen 100. urteurrenaren harian
2006-11-23 01:00 Bertsolaritzea Zemendiaren 24an eta 25ean, Balendin Enbeita gogoratuko dabe MuxikanBalendin Enbeita (1906-V-20 — 1986-XI-20) bertsolari, idazle euskaltzale, antzerkilari eta abeslariaren jaiotzearen 100. urtea ospatzen da aurten. Data hori gogoan, Zaragia Kultur Elkarteak, Garriko bertso-eskolak, Bizkaiko Bertsozale Elkarteak eta Muxikako udalak urte osorako programazino berezia antolatu dabe.
XX. Jokin Zaitegi Sariketea
2006-11-23 01:00 Literatura Nobel Sariak euskeratzeko bekea 2006Arrasateko AED Elkarteak eta Elkar argitaletxeak, Kutxaren laguntzinoagaz, Jokin Zaitegi arrasatear idazlea gogoratzeko eta harek literatura unibertsala euskeratzen egindako ahaleginari jarraitzeko, XX. Jokin Zaitegi Sariketea antolatu dabe, aurtengo Literaturako Nobel saridunaren lana itzultzeko
Komikiz jantziko da Getxo
2006-11-22 01:00 KultureaAbenduaren 1etik 3ra, Areetako Geltokiko plazea komikiz jantziko da Getxoko Komiki Azokearen bosgarren edizinoagaz. Hiru egunez, ikusleek 65 stand izango dabez ikusgai: komiki-dendak, liburu-denda espezializatuak, aldizkariak, fanzineak, argitaletxeak... Ganera, azokan bestelako jarduera ugari egongo dira.
Parkatu Ramon, zuzenketak egin doguz.
»» XXXI. dFERIA Arte Eszenikoen Azokea ...