Urrezko Abakoa jaso dau Juanito Sarasolak Shanghain

Shanghaiko Euskal Etxea 2009-02-17 10:25   Euskaldunak munduan

Gaur egungo Shanghaiko Euskal Etxearen sortzaileetako bat da beraz, gure Juanito. Horregaitik eta euskal kulturea zein euskal etxea bera munduan ezagutzera emoten egin dauen lanagaitik erabagi zan Juanito Sarasolari emotea Urrezko Abakoa.

Joandako astegoienean, Shanghaiko Euskal Etxean egindako ekitaldi jentetsuan, Mikel Usandizaga izan zan aurkezlea, Juanitoren Orkli enpresako lankideak eta aurtengo Euskal Etxeko Batzordeko kideetako bat. Juanito Sarasolak, saria jaso baino lehen berba batzuk esan nahi izan zituan eskerrak emoteko hara hurreratu ziran guztiei eta saria jasoteak berarentzako suposatzen eban ohoreagaitik.

Ondoren agurra dantzatu jakon, egungo euskal etxeko lehendakariaren eskutik, Estibalitz Geteren eskutik, hain zuzen be. Agur jantzearen ondoren, euskal etxeko lehendakariak eta lehendakari ohiak Urrezko Abakoa emon eutsen.

Saria emon ostean, Amets Arzallus bertsolariak okasinorako preparautako hiru bertsoak kantau eutsezan Juanitori ekitaldian izan ziran guztiek, euskaldunak eta euskal etxeko bazkideak gehienak, danetara, 30 bat lagunek .

Ekitaldia behar dan moduan amaitzeko, hamaiketakoa egin eben; hamaiketako euskalduna, izan be, patata tortila, kroketak, arkume txuletilak, entsaladila rusa eta gaztaia probetako aukerea egon zan.

Juanito Sarasola 2002an heldu zan Txinara, Ningbo herrira, Orkli enpreseagaz lan egitera. Orain zazpi urte ez zan euskal etxerik Txinako lurraldean eta Txinan zehar sakabanatuta egozan euskaldunak batzen hastea erabagi eben euskal etxe bat sortzeko asmotan. Gaur egungo Shanghaiko Euskal Etxearen sortzaileetako bat da beraz, gure Juanito. Horregaitik eta euskal kulturea zein euskal etxea bera munduan ezagutzera emoten egin dauen lanagaitik erabagi zan Juanito Sarasolari emotea Urrezko Abakoa.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu