Bilbo heavyaren uriburu, Marilyn Manson, Mötley Crüe eta Anthrax taldeakaz
2009-02-18 10:51 MusikeaHeavy zaleen gozamenerako, bagilaren 19an eta 20an, II. Kobetasonik Jaialdia egingo da Bilboko Kobetas mendian eta honezkero badakigu bi egunetarako sarrera-bonoa 85 euroan jarriko dabela salgai.
Igazko lehenengo jaialdi arrakastatsuaren ondoren (Judas Priest, Kiss...), II. Kobetasonik Jaialdia kolokan egoan arren, dudak argitu eta Marilyn Manson, Mötley Crüe, Anthrax, Dream Theater, Cradle of Filth, Papa Roach, Hatebreed, God Forbid, Trivium, Devildriver, Dragonforce, Cruciefied Barbara Idi Bihotz eta Gojira dira aurtengo hitzordurako iragarritako taldeak Last Tour Internationalek eta Bilboko Kultura Sailak prentsaurrekoan jakinarazo dabenez.
Heavy zaleen gozamenerako, bagilaren 19an eta 20an, II. Kobetasonik Jaialdia egingo da Bilboko Kobetas mendian eta honezkero badakigu bi egunetarako sarrera-bonoa 85 euroan jarriko dabela salgai zezeilaren 25etik martiaren 18ra. BBKn, BBKko kutxazainetan eta 944 310310 telefonoan eskuratu ahal izango dira sarrerak.
Karteleko izarrek ez dabe aurkezpen larregi behar, Marilyn Manson 2007ko zemendian Barakaldoko BECen izan zan zuzenean 5.000 lagunen aurrean eta aurten disko barria kaleratuko dabe; beraz, kantu berriak aurkeztuko ditue Bilbon. Mötley Crüe, barriz, Tommy Leeren taldea da eta 'Saints of Los Angeles' disko barriagaz etorriko dira honeek be.
Euskal ordezkaritzea, barriz, Idi Bihotz bilbotarrek eta Gojira baionarrek osotuko dabe.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!