Eusko Ikaskuntzak 13 lankidetza hitzarmen barri sinatu zituan 2008an

Bizkaie! 2009-02-18 14:14

Eusko Ikaskuntzak 13 lankidetza hitzarmen barri izenpetu zituan 2008. urtean zehar Euskal Herriko beste horrenbeste udalakaz: sei Nafarroan, bost Bizkaian, bat Gipuzkoan eta beste bat Araban.

Eusko Ikaskuntzak 13 lankidetza hitzarmen barri izenpetu zituan 2008. urtean zehar Euskal Herriko beste horrenbeste udalakaz: sei Nafarroan, bost Bizkaian, bat Gipuzkoan eta beste bat Araban. Kontuak kontu, dagoeneko holako 96 hitzarmen sinatu ditu erakundeak era guztietako jarduerak gauzatzeko.

Eusko Ikaskuntzako iturriek jakinarazo dabenez, sinaturiko hitzarmenez gan, joan dan urtean 29 ekintza egin eta 20 abiarazo ziran. Aitatutako 49 jarduerak era desbardinekoak izan ziran, hau da, zortzi berbaldi eta jardunaldi, lau artxibo-lan, hamalau ikerlan, bederatzi argitalpen, hiru aholkularitza, kontzertu bat, bost digitalizazino, lau transkripzino eta gai historiko batean oinarrituriko antzezlan bat.

Era berean, ikertzaileak eta kolaboratzaileak 104 izan ziran igaz -hiru lauren Eusko Ikaskuntzako kideak-, eta laguntzaileak, barriz, ondoko guztiak: udaletako eta kultur alkarteetako teknikari eta solaskideak; lurralde presidenteordetzak eta Eusko Ikaskuntzako Musika, Folklore, Historia eta Antropologia sailak; argitalpen eta zientzia departamentuak; Erdi Aroko Dokumentu Iturrien taldea eta Euskomedia Fundazinoa.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu