Murakami artista japoniarraren obra koloretsuak ikusgai Guggenheimen
2009-02-17 11:33 KultureaGaur hasita eta maiatzaren 31ra arte, Takashi Murakami (Tokio, 1962) artista japoniarraren atzera-begirako erakusketea izango da ikusgai Bilboko Guggenheim museoan. 90. hamarkadako lehen lanetatik hasita neurri handiko eskulturak eta animazinoak dira erakusketearen ardatz nagusiak.
Gaur hasita eta maiatzaren 31ra arte, Takashi Murakami (Tokio, 1962) artista japoniarraren atzera-begirako erakusketea izango da ikusgai Bilboko Guggenheim museoan. 90. hamarkadako lehen lanetatik hasita neurri handiko eskulturak eta animazinoak dira erakusketearen ardatz nagusiak. Obretan, bertako arte tradizionala, animazinoa, komikia, AEBetako popa eta Europako surrealismoa buztartzen ditu.
Museoko iturriek jakinarazo daben legez, 'Murakamiren mundu sortzailea Japoniako betiko artearen eta korronte barritzaileenartean sartzen dogu'. Los Angeleseko MOCAn, New Yorkeko Brooklyn museoan eat Frankfurteko Arte Modernoko Museoan erakutsi ondoren ekarri dabe artista japoniarrari inoiz eskainitako atzera-begirako erakusketarik handiena Bilbora.
Japoniako sortzaileak badaki ikusleek gero eta kalidade gehiago eskatzen dabela eta, horretarako, Kaikai Kiku enpresea sortu dau. Enpresa horretan 160 lagunek egiten dabe lan eta helburuak artista gazteen lana bultzatzea eta Murakami markako produktuak (kamisetak, panpinak, txikleak, eskuko telefonoak...) sortzea eta saltzea dira.
Ikusi argazki guztiak handiago
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!