Injinerutzearen aplikazinoak ikusgai 16 erakustokitan
2009-02-16 14:21Bilboko Injinerutza Goi Eskola Teknikoak 'Injinerutzak Aurkezteko Jardunaldiak' antolatu ditu bigarren urtez, ikastetxe honetan preparautako profesionalen lanek izan leikiezan egungo eta geroko aplikazinoak erakusteko asmoz. Ekimenaren bitartez, gizarte modernoen zutabetzat joten dan lanbide honetara erakarri nahi dira Batxilergoko ikasleak.
Bilboko Injinerutza Goi Eskola Teknikoak 'Injinerutzak Aurkezteko Jardunaldiak' antolatu ditu bigarren urtez, ikastetxe honetan preparautako profesionalen lanek izan leikiezan egungo eta geroko aplikazinoak erakusteko asmoz. Ekimenaren bitartez, gizarte modernoen zutabetzat joten dan lanbide honetara erakarri nahi dira Batxilergoko ikasleak, Eskola inguruko enpresen tituludun-eskariari aurre egiteko gauza izan daiten.
Jardunaldien bigarren edizino hau Eskolan bertan egingo da (eraikin barrian, Termibus autobus-geltokiaren ondoan) zezeilaren 17 eta 18an (16:00etatik 19:00etara), titulazino desbardinetan parte hartzen daben Eskolako sailek aplikazino praktikoak erakusteko antolatuko dituen 16 erakustokiren bidez. Ibilgailuak, motorrak, robotak, simulagailuak, jokoak eta erakustaldi praktikoen bitartez, injinerutzeak eguneroko bizitzan dauen gero eta garrantzi handiagoa egiaztatu eta etorkizuneko garapen batzuk ikusi ahal izango dira.
Ondokoak dira jardunean ikusi ahal izango diran aplikazinoetako batzuk:
- Robot humanoideak mobimentuan, eta ping-pong-eko pelotak botatzen dituenak be bai.
- Haririk bako Bluetooth konekazinoetan oinarritutako sistema domotikoa.
- Ikerketa aeroespazialean erabilitako materialak, gaur egungo teleskopioen funtzionamenduaren erakustaldi bat barne.
- Eskolan garatutako monoplaza-prototipoa, mundu osoko unibersidadeek garagarrilean Silverstoneko zirkuituan jokatuko daben Student Formula lehiaketan jardungo dauenaren aitzindaria.
- Gai zientifikoei buruzko ahozko datu-basea, kontsultak euskeraz egin eta erantzunak euskeraz jasoteko aukerea emoten dauena.
- Eskuak metalezko plaka baten gainean jarriz bihotz-taupaden maiztasuna ikustarazoten dauen aparatua.
- Telebistagaz zerikusia daben teknologien inguruko erakustokia, eta on-line jokoei eta irudien Interneteko transmisinoari zuzendutako beste stand bat.
Era berean, Eskolako eraikin barriko bi pisutan banatuta ezarriko diran 16 erakustokietan, industria prozesuak, aplikazino desbardinetarako prototipoak, teknologia barrien garapenak, simulagailu eta erakustaldi esperimentalak, laborategiak eta telekomunikazino sistema aurreratuak be egongo dira ikusgai, besteak beste.
Euskadiko ikastetxe desbardinetatik etorritako 200 ikasle baino gehiagok parte hartuko dabe jardunaldiotan, hilaren 17 eta 18an. Saioak arratsaldez egingo dira, ohiko eskola-ordutegiari trabarik ez egiteko asmoz. Erakustaldi ezin ikusgarriez gan, bisitariek bertatik bertara ezagutu ahal izango ditue Bilboko Injinerutza Goi Eskola Teknikoak eskaintzen dituan prestakuntza-aukerak.
Horrezaz gan, jardunaldietan parte hartzen daben gazteek ‘Nola moldatuko zinateke…?’ lehiaketan parte hartzeko aukerea be izango dabe. Bertan proposatuko jakezan erronkak gainditzeko, trebetasuna eta irudimena erabili beharko ditue. Epaimahai batek erantzun guztiak balorau eta Play Station 3 eta 16 Gko iPod bana eta kalkulagailu zientifiko eta grafikoak banatuko ditu onenen artean.
Bilboko Injinerutza Goi Eskola Teknikoak zortzi titulazinotan matrikuletako aukerea eskaintzen dau gaur egun: Industri Injinerutzea, Telekomunikazino Injinerutzea, Injinerutza Kimikoa, Industri Antolaketako Injinerutzea, Industri Automatika eta Elektronika Injinerutzea, Materialen Injinerutzea eta Telekomunikazino Injinerutza Teknikoa, Telekomunikazino Sistemak eta Telematika espezialidadeetan.
Zentroak ikasleak trukatzeko programak sinatuak ditu Europako 110 eskola baino gehiagogaz, eta ikasleak lan-munduan txertatzeko akordioak 300dik gora enpresagaz. Horrezaz gan, ikastegian bertan, enpresa handiek babestutako ikasgelak dagoz (Aeronautika Gela, Robotiker Gela, Energia Barriztagarrien Gela, Iberdrola Gela, Ormazabal Gela, Ekodiseinu Gela, Makina Erreminta Gela eta ZIV Gela), ikasleei konpainiek eurek proposatutako proiektuak gauzatzeko aukerea emonaz.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!