'Ospela', Xabi San Sebastianen lan barria plazan

Bizkaie! 2009-02-16 13:58   Musikea

'Ospela' Xabi San Sebastianen bakarkako bigarren diskoa da. Nortasunez beteriko rock melodiko interesgarria eskaintzen deusku, argi-itzaletan distiratzen daben 13 kanta zuzen, samur, bizi, gozo, sentibera eta, aldi berean, indartsu, bizitzaren iraganak ixten dituan zertzeladen lekuko musikal erakargarria osotuz.

'Ospela' (Elkar) Xabi San Sebastianen bakarkako bigarren diskoa da. Nortasunez beteriko rock melodiko interesgarria eskaintzen deusku, argi-itzaletan distiratzen daben 13 kanta zuzen, samur, bizi, gozo, sentibera eta, aldi berean, indartsu, bizitzaren iraganak ixten dituan zertzeladen lekuko musikal erakargarria osotuz.

Disko honegaz, Xabi San Sebastianek gure herriko kantagintzearen transmisinoan beste katebegi sendo bat osotuko dau, etorkizunez beteriko musikea sortuz eta interpretatuz, eta bide batez, musikaz beteriko etorkizuna bermatzen lagunduz.

Xabi San Sebastian (Donostia, 1967) ez da barria musikearen munduan. Prestakuntza sakonean eta aparteko talentuan oinarritu dau bere ibilbide mamitsua. Dana dala, konposatzeko zein interpretatzeko garaian erakusten dauen ezaugarririk eraginkorrena bere gogoa da, kantak egin eta publikoari emoteko ilusinoa erraz pizten baita beregan; horixe da besteakan arreta piztu ahal izateko giltza.

Musika ikasketak Donostian hasi bazituan be, urte gitxiren buruan Madrilen ibili zan hiru urtez, hango Musikarien Tailerrean jazz ikasketetan buru-belarri.

Euskal Herrira itzuli eta Izotz taldeko kantari zein gitarra-jotzaile lanetan hasi zan, zazpi urtez taldeko gitarra eta ahotsen arduraduna izanik. Euskal geografia osoan zehar joteko aukerea izan eban errepertorio zabala eta esanguratsua plazaz plaza eroanez. Disko bat grabau eben.

Izotz proiektuari agur esan eta beste lau urtez Alboka taldean kantari ibili zan. Esperientzia haren emoitzea, Euskal Herrian zein munduan zehar ehunka emonalditan eta bi diskotan gorpuztu zan. Horreetariko batean (Lorius) Marta Sebestyén kantari enblematikoagaz hainbat kantutan protagonismoa konpartidu eban.

2004an, bakarkako lehen diskoa argitaratu eban 'Orai' (NO CD Records), euskal kantu tradizionalaren ikuspegi garaikidea eta bizigarria erakutsiz.

Telebistan be ibilia da Xabi San Sebastian eta 2006an ETBren EKO saioko irabazle izan zan Xabier Leteren Xalbadorren heriotzean kantaren bertsino zoragarri bategaz.

Bere estiloa personala eta nahastezina da, ausarta eta jostaria; melodia atsegin eta beroen bidez, dotoreziaz eta gustu handiz berezko mundu bat moldatzen dau, tonuak, tinbreak, akordeak, tentsinoak eta indarrak, kantuaren emozioaren zerbitzuan jarriz.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu