Kirol Irakaskuntzen Euskal Eskola Ofizialeko Eski eta Snowboardeko irakasleen lehenengo promozinoak 101 ikaslegai ditu

Bizkaie1 2009-02-16 16:26

Danetara, 101 personek emon dabe proba horreetarako izena eta derrigorrean gainditu beharko ditue datorren udagoienean eski eta snowboardeko irakasleentzako lehenengo ikastaroetara sartu ahal izateko, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Unibersidade eta Ikerketa Sailak gaur jakinarazo dauenez.

Errioxako Valdezcarayko eski-estazinoan egingo dira zezeilaren 17an, Kirol Irakaskuntzen Euskal Eskola Ofizialeko Eski eta Snowboardeko Teknikarientzako lehenengo sarrera-probak. 101 personek emon dabe proba horreetarako izena eta derrigorrean gainditu beharko ditue datorren udagoienean eski eta snowboardeko irakasleentzako lehenengo ikastaroetara sartu ahal izateko, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Unibersidade eta Ikerketa Sailak gaur jakinarazo dauenez.

Bi jatsiera libre eta bi txandako eslalom erraldoi bat izango dira gainditu beharreko probak, eta hiru entrenatzaile nazional buru izango dituan epaimahai batek ebaluauko ditu ikaslegaiak. Eguna 8:45ean hasiko da eski-estazinoaren gunean eta dortsalak emongo jakez parte-hartzaileei; 10:00etatik aurrera, proba erraldoia egingo da.

Neguko kiroletako teknikarientzako irakaskuntzak izango dira datorren ikasturtean, dagoeneko emoten ari diran Mendiko Teknikarientzako eta Kirol Irakaskuntzen Euskal Eskolak urte honetatik aurrera Durangon emoten dituan Futbol, Saskibaloi eta Atletismoko teknikarientzako irakaskuntzez gan.

Erdi eta goi mailako titulazino horreek balio akademiko eta ofiziala dabe eta zenbait helburu lortzeko asmoz antolatzen ditu Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Unibersidade eta Ikerketa Sailak, besteak beste, kirol-irakaskuntzen esparrua berrantolatzea, balio akademikoa daben titulazinoak eskaintzea, teknikari eta irakasleen prestakuntza homologau eta hobetzea, kirol-jarduera eta prestakuntza sustatzea eta gizarteak esparru honetan dituan zalantzak argitzea.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu