Bertsotube.com, plaza librea martxan

Bertsoacom Bertso Plaza Digitala 2009-02-17 16:51   Bertsolaritzea

Bertsolaritzeak gune barri eta berezi bat dauka Interneten: www.bertsotube.com plaza librea. Bertsozaleek eurek igotako bideoz osotuko dan lehenengo atari digitala izatea da Bertsotuberen ezaugarri nagusia.

Bertsolaritzeak gune barri eta berezi bat dauka Interneten: www.bertsotube.com plaza librea. Bertsozaleek eurek igotako bideoz osotuko dan lehenengo atari digitala izatea da Bertsotuberen ezaugarri nagusia. Eta, esangura horretan, bertsolaritzeari zabalkunde bide eta aukera barriak eskaintzea dau helburu. Begi kolpe bakarrean 15 bideoko aukerea eskaintzen dau Bertso-tubek. Horreetako 10 bideo etenbarik barritzen doazenak dira, eta besteak jenteak gehien ikusi dituanak. Gune barriak kalidade handiko eta iraupen luzeko bideoak igoteko aukerea emoten dau.

Batez be gazteei begira sortutako gune ludikoa, interaktiboa eta edukianitza da. Bertsoa.com plaza digitalaren proiektua da Bertsotube.


Bertsoak, informazinoa, hitzaldiak...

Bertsotube guneak bertsoak ez eze beste eduki batzuk be sareratuko ditu: informazino-bideoak, hitzaldiak, aukezpenak... Azken batean bertsolaritzeagaz lotutako eduki abaniko guztiak dauka lekua Bertsotube plaza librean.


Bideoak igoteko sistema oso sinplea eta erraza

Bertsotuben bideoak jartea oso erraza da. Lehenengo Bertsotuben izena emon behar da. Gero, erabiltzaile izena eta pasahitza sartu, bideoaren ezaugarriak bete, eta bideoa gune berezi batean kopiau. Bideoak ahal dala wmv formatoan igotea komenidu da (200-400 kb bitartean) baina Mpeg-ean be igon daitekez. Sistemeak audioa bakarra zintzilikatzeko aukerea be emoten dau, mp3 formatoan.

Informazino gehiagorako: info@bertsoa.com - 656 703839

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu